Datorren martxoaren 14-an hitzaldia Kulturaten Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta : ONDORIOAK EDO ZIGORRAK? GAIA : Nola ezarri gure seme-alaben jokabide desegokiei ondorioak? Zigorrekin nahasten ditugu?HIZLARIA : Sara M. SanabriaNOIZ : Martxoak 14. 18:00-19:30NON : Kulturate-ko areto nagusian
Biteri Zerrajera K. – Mugarri – Aretxabaleta – Mugarri – Arabako etorb. - Biteri
Xalbadorpe elkarteak antolatuta otsaileko podologo zerbitzua hilaren 14an izango da. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea: 943 76 80 77 (Nati).
Korrika prestatzen jarraitzeko batzorde irekia, eguenean, 18:00etan, udaletxean.
Kurdistanen aurreko udan egondako brigadistek bertako askapen mugimendu iraultzaileaz etahaien esperientziaz hitzaldia eskainiko dute. (Jatekoa egongo da)
'Viaje al cuarto de una madre' Cecila Rico-k zuzendutako filma da (Espainia, 2018). Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Ordutegia: Astelehena, osteguna eta ostiraletan 19:00etatik 20:00etara bitartean.
Arrasateko emakume artisten jabetzarako gune bat eraiki, horiek egiten duten lanari ikusgarritasuna eman, eta sortzaileen arteko sareak ehuntzeko helburuarekin abiatu zuen 2015ean Ekin Emakumeak Elkarteak 'Artean' ekimena. Herriko askotariko profiletako emakume sortzaileek egindako lehen bilduma erakutsi zuten orduan, eta harrezkero, bi urtean behin bilduma berri bat prestatzen dute. Egubakoitzean, martxoaren 1ean, 19:00etan, inauguratuko dute 'Artean 3' erakusketa Kulturateko klaustroan.
Emakumeen biharra du izenburu hirugarren urtez jarraian eta Martxoaren 8aren bueltan antolatu den erakusketak. Aurten herriko komertzioetako emakume langileak izan dira erreferente erakusketa artikulatzeko. Adin guztietako 27 emakumek hartu dute parte: pintura, marrazkiak, collage, eskultura, argazkiak, bideo eta bideo instalazioak, tapizak… Martxoaren 7an inauguratuko da, Aroztegin (19:30), eta martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
Auzokok eta Bizikasi elkarteek Euskara munduko lapikoetan ikastaroa antolatu dute Udalaren laguntzarekin batera. Hala, ikastaro honetan, oinarrizko euskara eta munduko sukaldaritza landuko dute, Auzoko egitasmoan parte hartzen duten Souad (marrokiarra) eta Fede (argentinarra) sukaldari arituko direlarik. Ikastaroa martxoaren 13an hasiko da eta 29ra bitartean iraungo du. Asteazken eta ostiraletan elkartuko dira 11:00etatik 13:00ak bitartean elkarte gastronomiko batean.