Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako instalazioak ezagutzeko interesa duten guraso eta herritar guztientzat
Elgetako liburutegiak antolatuta tailerra Maider Galarza ipuin kontalariaren eskutik. 8 urtetik gorako gaztetxoendako tailerra –3. mailatik aurrera–. Beharrezkoa da aurrez izena ematea. Azken eguna: urtarrilak 23.
Jaietako Herri Egunean dantzan egongo duen helduen taldearen lehenengo entsegua. Gimnasioan elkartuko dira fandangoa eta arin arin dantzak prestatzeko.
Emakumeek greba egin eta geratuz gero herria bera ere geratu egingo litzatekeela azaleratu gura du Martxoaren 8ko greba antolatzen diharduen emakume taldeak. Informazioa zabaltzeko asmoz, gutunak banatu dituzte Antzuolako ordezkarien artean.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.
Erakusketa ikusgai, astelehenetik larunbatera.
Urtarrilaren 25etik 27ra, San Paulo jaiak ospatuko dituzte Bergarako Ubera auzoan. Adin eta gustu guztiak asetzeko moduko egitaraua antolatu dute auzotarrek: Agin Labururekin eta Julio Sotorekin bertso-afaria, auzoko jaioberriei ongi-etorria, herriko Eyharts taldearen zuzeneko ikus-entzunezkoa, puzgarriak eta umeendako jolasak... Ez da aspertzeko astirik izango.