Ibilbidea: Biteri plaza - Kontzeziño - Araba hiribidea – San Josepeko Garbitokia (alberga) – Aretxabaletako Santutxu - Mugarri – Bedoñako bide gurutzea – Umezaintza – San Andres k. - Zerrajera k. - Biteri plaza
Olakua auzoan egongo da gaur garbigune ibiltaria
Erretiratuendako urtarrileko kontsulta hilaren 17an izango da. Komeni da aurrez txanda hartzea. Deitu 943 76 80 77 telefono zenbakira (Nati).
Garesen hasi eta Gasteizen amaituko da Korrika. Ez da Elgetatik igaroko baina apirilaren 13an eta 14an izango da Debagoienean. Elgetan, hurrengo asterako deitu dute lehenengo Korrika batzordea. Hilaren 17an izango da, 18:00etan, udaletxean.
Lizentzia lehen aldiz atera behar duenak NA zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman behar ditu; eta lizentziaren ordain agiria. Luzatu gura dutenak ordain agiria bakarrik eramatea nahikoa da. Lizentzia ordaindu izanaren ziurtagiria mailez ere bidal dezakete helbide honetara: alonaziklo@gmail.com. Lizentzien prezioak hauek dira: Espainia mailakoa 130€ eta EAE mailakoa 125€. Dirua sartzeko kontu korrontearen zenbakia, berriz: KUTXA ES38 2095 5008 29 1061692645.
Alice Rohrwacher italiarrak 2018an zuzendutako filma. Drama. Sarrera, bost euro
Xaxau jai herrikoien konpartsa urtarrilean hasi ohi da Pentekosteak prestatzen, eta mezu gordin batekin datoz aurten: "Jendea uzten joan da eta ez da gazte berririk etorri. Gaur egun garen apurrekin ezingo ditugu jaiak antolatu". Horregatik, Xaxauren biziraupena bermatu gura dutenei dei egin diete urtarrilaren 17an Kartzela zaharrean (20:30) egingo den bilerara ager daitezen.
Kooltur Ostegunak egitasmoaren baitan, etzi, hilak 17, Nerabe taldeak kontzertua eskainiko du Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan hasita.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
Emakumeek greba egin eta geratuz gero herria bera ere geratu egingo litzatekeela azaleratu gura du Martxoaren 8ko greba antolatzen diharduen emakume taldeak. Informazioa zabaltzeko asmoz, gutunak banatu dituzte Antzuolako ordezkarien artean.
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Bergarako Kartzela zaharreko Dynamo zineklubeko Ugutz Basauri Ganboa izan da Hemen Debagoiena saioan, 2017ko uztailean estreinatu zuten zinema aretoaren gainean berba egiteko. Kartzela zaharreko zortzigarren ziegan dago kokatuta, "Euskal Herriko zinema aretorik txikiena" dena.
Erakusketa ikusgai, astelehenetik larunbatera.