Talde hau Donostialdeko musika talde ezberdinetako kide batzuk osatzen dute: Borja Iriarte (Adrenalized), Ruben Ramos (Cohen, Reuben RG), Xabier Arratibel (The Animal Within, Arrow & Bone), Iñigo Ozaeta (Blaka, Pelax) eta Sara Zozaya. 90eko hamarkadako indie rock ukitu, erritmo dantzagarri eta abesti zuzenak lantzen dituzte, ahots bereizgarri bat lagun dutelarik.