Osteguna, apirilak 12



ZINE FORUMA

Kulturate, Arrasate

Gonbidatzen zaituztegu “Las Horas" filma ikusi dezazuen datorren eguenean, apirilak 12, 18:30ean Kulturaten. Proiekzioaren ostean, filmaz berba egiteaz gain, Irakurketa Feministen Txokoko kideok partekatuko ditugu haren “Una Habitación propia” (1929) obraren hausnarketak; zeinetan berba egiten digun, besteak beste, emakumeen ikusezintasunari buruz literaturan, emakumeak zer paper bete duen ugaltze eremuan, emakumeak zer zailtasun izan dituen prestatzeko (formatzeko), eta emakumeak sustatzen ditu dirua irabazi dezaten, eta euren gela bat izan dezaten, zeren era bakarra baita fikzioa idazteko. Filma oinarritua dago Michael Cunningham-en liburuan. Filmak kontatzen du hiru emakumeren historia, garai diferenteetan, saiatzen direnak zentzua bilatzen bizitzari. Horietako bat da Virginia Woolf, zeinak sartzen gaituen Londonen, XX. mendearen lehen erdian, Mrs. Dalloway idatzi bitartean. Beste emakumea da Laura (50eko hamarkadan), ezkondua eta seme-alabak dituena, zeina, Mrs. Dalloway irakurrita, liluratu egingo den bere bizitza aldatzeraino. Hirugarrena da Clarissa, Mrs. Dalloway-ren bertsio gaurkotuagoa, bere lagun Richard-ez maitemindua, HIESak jota dagoen poeta bat.

ZINE FORUMA Areto Nagusia Gonbidatzen zaituztegu “Las Horas" filma ikusi dezazuen datorren eguenean, apirilak 12, 18:30ean Kulturaten. Proiekzioaren ostean, filmaz berba egiteaz gain, Irakurketa Feministen Txokoko kideok partekatuko ditugu haren “Una Habitación propia” (1929) obraren hausnarketak; zeinetan berba egiten digun, besteak beste, emakumeen ikusezintasunari buruz literaturan, emakumeak zer paper bete duen ugaltze eremuan, emakumeak zer zailtasun izan dituen prestatzeko (formatzeko), eta emakumeak sustatzen ditu dirua irabazi dezaten, eta euren gela bat izan dezaten, zeren era bakarra baita fikzioa idazteko. Filma oinarritua dago Michael Cunningham-en liburuan. Filmak kontatzen du hiru emakumeren historia, garai diferenteetan, saiatzen direnak zentzua bilatzen bizitzari. Horietako bat da Virginia Woolf, zeinak sartzen gaituen Londonen, XX. mendearen lehen erdian, Mrs. Dalloway idatzi bitartean. Beste emakumea da Laura (50eko hamarkadan), ezkondua eta seme-alabak dituena, zeina, Mrs. Dalloway irakurrita, liluratu egingo den bere bizitza aldatzeraino. Hirugarrena da Clarissa, Mrs. Dalloway-ren bertsio gaurkotuagoa, bere lagun Richard-ez maitemindua, HIESak jota dagoen poeta bat.

10:30

Garbigune ibiltaria azokan

Berdura plazia, Oñati | Deia

Garbigune ibiltaria azokan

Garbigune ibiltaria azokan Berdura plazia

Garbigune ibiltaria azokan


18:30

Giza katerako izen-ematea

Kale Barria, Oñati | Deia

Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean

Giza katerako izen-ematea Kale Barria

Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean


19:00

Dokumentala: 'Pasaiako badia'

Elgetako udaletxea, Elgeta | Ikus-entzunezkoak

Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Pasaiako badia dokumentala, 19:00etan, Elgetako udaletxean. "1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi da".

Dokumentala: 'Pasaiako badia' Elgetako udaletxea

Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Pasaiako badia dokumentala, 19:00etan, Elgetako udaletxean.

"1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi da".


19:30

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoa

Udal liburutegian. , Bergara | Hitzaldiak

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren barruan, hitzordu berri bat zehaztu dute apirilaren 12rako. Bergarako udal liburutegian elkartuko dira (19:30) eta ondorengo gaiak jorratuko dira: Txernobil, kooperatiba energetikoak, Fiare bezalako banku etikoa eta Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoa.

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoa Udal liburutegian.

Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoaren barruan, hitzordu berri bat zehaztu dute apirilaren 12rako. Bergarako udal liburutegian elkartuko dira (19:30) eta ondorengo gaiak jorratuko dira: Txernobil, kooperatiba energetikoak, Fiare bezalako banku etikoa eta Oparitu Zuhaitz Bat egitasmoa.


20:00

Elkartasuna Iñaki eta Ainhoarekin

Arrasate | Manifestazioa

Ostegunean egingo dute, hain justu Audientzia Nazionalean epaituak izango diren egunean. Antolatzaileek salatzen dutenez "errauskailuak alternatibak dituela defendatzearren, eta proiektu hori gelditzearren" 100 eta 46 milioi euroko isunak ezarri nahi dizkiete. Hala, "bakarrik ez daudela" erakusteko batuko dira Herriko Plazan, 20:00etan.

Elkartasuna Iñaki eta Ainhoarekin

Ostegunean egingo dute, hain justu Audientzia Nazionalean epaituak izango diren egunean. Antolatzaileek salatzen dutenez "errauskailuak alternatibak dituela defendatzearren, eta proiektu hori gelditzearren" 100 eta 46 milioi euroko isunak ezarri nahi dizkiete. Hala, "bakarrik ez daudela" erakusteko batuko dira Herriko Plazan, 20:00etan.



10:00
21:00

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Arrasate | Dantza

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!

Plazako Dantza Tradizionalen ikastaroak Arrasaten

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era  ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara.

Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!



GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa

Debagoiena, Debagoiena

Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus

GAZTEENTZAT IKASTAROA: PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA ETA LEHEN SOROSPEN ikastaroa Debagoiena Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus


18:00
20:00

'Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan' erakusketa

Oñatiko kultura etxea, Oñati | Erakusketak

Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.

'Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan' erakusketa Oñatiko kultura etxea

Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.



17:00
22:00

Akuarelen erakusketa Nahikari tabernan

Nahikari tabernan., Bergara | Erakusketak

Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

Akuarelen erakusketa Nahikari tabernan Nahikari tabernan.

Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»