'Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan' erakusketa, egubakoitzera arte

Iker Oñate 2018ko api. 9a, 13:31

Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.

Altsasuko gazteen auzia gertuagotik ezagutzeko erakusketa dago ikusgai kultura etxean: Altsasu, eskubidea eta askatasuna jokoan. Altsasu Gurasoak-ek eta Altsasukoak Aske herri plataformak bultzatuta, herriz herri dabilen ekinbidea da. Eta, besteak beste, hamalau argazkiz osaturiko errepaso kronologikoa, irakurketa materiala –dosier juridikoa eta Nafarroako Auzitegiaren autoa, kasurako–, eta bisita liburua aurki daitezke bertan.

Finean, erakusketak modu grafikoan ikusarazi gura du azken urtean gertaturikoa. "Salaketa eta aldarrikapen ekimen gisa, mezua adierazi eta hurrengo hilabeteetarako konpromisoak zabaltzea, handitzea zein batzea bilatzen du ekimenak", diote antolatzaileek.

Zapatuan, manifestazioa

Bestetik, Altsasuko auziagatik protesta egiteko manifestazioa antolatu dute Iruñean. Zapaturako finkatu dute hitzordua, 17:30ean, Golem zinemetatik hasita. Eta bertara joateko autobusa antolatu dute ibarrean; Oñatiren kasuan, Arrano tabernan eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak