2018/04/12 18:30-20:30

ZINE FORUMA

ZINE FORUMA
Kulturate, Arrasate
Gonbidatzen zaituztegu “Las Horas" filma ikusi dezazuen datorren eguenean, apirilak 12, 18:30ean Kulturaten. Proiekzioaren ostean, filmaz berba egiteaz gain, Irakurketa Feministen Txokoko kideok partekatuko ditugu haren “Una Habitación propia” (1929) obraren hausnarketak; zeinetan berba egiten digun, besteak beste, emakumeen ikusezintasunari buruz literaturan, emakumeak zer paper bete duen ugaltze eremuan, emakumeak zer zailtasun izan dituen prestatzeko (formatzeko), eta emakumeak sustatzen ditu dirua irabazi dezaten, eta euren gela bat izan dezaten, zeren era bakarra baita fikzioa idazteko. Filma oinarritua dago Michael Cunningham-en liburuan. Filmak kontatzen du hiru emakumeren historia, garai diferenteetan, saiatzen direnak zentzua bilatzen bizitzari. Horietako bat da Virginia Woolf, zeinak sartzen gaituen Londonen, XX. mendearen lehen erdian, Mrs. Dalloway idatzi bitartean. Beste emakumea da Laura (50eko hamarkadan), ezkondua eta seme-alabak dituena, zeina, Mrs. Dalloway irakurrita, liluratu egingo den bere bizitza aldatzeraino. Hirugarrena da Clarissa, Mrs. Dalloway-ren bertsio gaurkotuagoa, bere lagun Richard-ez maitemindua, HIESak jota dagoen poeta bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak