Lau akuarelistaren lanak Bergarako Nahikarin, apirilaren 10etik aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko apirilaren 5a

Jose Ramon Gantxegi margolari bergararra eta haren ondoan, urdinez, Oscar Garcia Gisasola, Eibarren egindako sketchcrawl saio baten.

Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.

Erakusketako katalogoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak