Aurten ere Nafarroa hegoaldeko nekazariei eta euskarari bultzada bat emateko aukera iznago dute herritarrek. Hala, Errigorako saskiak eskatu daitezke.
Programa: 8:15, Antzuolatik irteera. 10:00, Miarritzera iritsi. Azoka ikustea. 14:00, Bazkaria. Bazkal osteko animazioa. 18:30era etxera abiatzea. Izena emateko azken eguna: urriak 31. Derrigorrezkoa da izena ematea autobusa eta bazkaria antolatzeko. Ez da ezer ordaindu behar.
Zapaturako, hilak 11, egin dute deialdia. Taldea 08:30ean elkartuko da Karabieta ondoko bidegurutzean.
Oñatiko laburmetrai rallya egingo dute zortzigarren urtez.
Urak eramandako bideak ibilaldia egingo dute Loramendi elkarteko toponimia taldekoek antolatuta Urkulu urtegi inguruan. Lau orduko irteera izango da urtegia egin aurretik zeuden baserriak, bizimodua eta izenak gogorarazteko.
Bisita gidatu honetan erdiguneko plazen eta kaleen eraldaketak ikusiko dituzte. Herriko arkitektoak izango dira gidariak. Aurrez eman behar da izena udaletxean edo odanazana@gmail.com helbidean.
DBH4 eta Batxilergoko ikasleentzat.
Autoformakuntza saioa Lenin-en El estado y la revolución liburuan oinarrituta.
Plaza mugatuak. Txartelak Arranon daude salgai zortzi eurotan. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
San Martin Pilota Txapelketako finalak, 16:00retan hasita. Arratsaldean zehar salda eta pintxoak banatuko zaizkie herritarrei, eta bertsolariak ere egongo dira.
Hitzaldi-tertulia. Hizlaria: Maria Serrano. Errusiako iraultzaren mendeurrenaren (1917-2017) barruan antolatutako ekitaldia.
Zuzendaria: Kunihiko Yuyama. Generoa: Animazioa. Iraupena: 90 minutu. Guztientzat.
Zuzendaria: Rezo Gigineishvili. Generoa: Drama. Iraupena: 100 minutu. 12 urtetik gorakoentzat.
Bergarako Musika Eskolak antolatuta. Goizean zehar tailerrak eta jolasak egongo dira.
Azaroaren 11n Zumelaga jatetxean afalduko dute. Izena eman daiteke Zumelaga jatetxean bertan edo honako telefono zenbaki honetara deituta: 615 709 002. Izena eman behar da azaroaren 7a baino lehen.
19:00etan Dublab Interneteko irratian egiten den La Guarida irratsaioa emitituko da zuzenean Kartzela Zaharrerik zuzenean. Bideoz grabatu eta sare sozialen bidez ikusteko aukera ere izango da. 00:00etan Haus Of Beats-eko dj-en, Ene!-ren eta Bartzelonatik datorren Ylia-ren musika eta Dodoma eta Anunnakiren irudiak izango dira Kartzela Zaharrean.
Zuzendaria: Lone Scherfig. Generoa: Komedia. Iraupena:117 minutu. 7 urtetik aurrerakoentzat.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Usoa Mendikute bergararrak hamahiru koadroz osatutako erakusketa jarri du Bergarako Hamaika tabernan. Azaro erdialdera arte bisitatu ahalko da erakusketa, martitzenetik domekara bitartean, 13:00etatik aurrera. Esanahi zehatz gabeko koadroak dira. "Ikusleak ematen dion interpretazioan oinarritzen da", dio egileak.
Astelehenetik larunbatera 17:30etatik 20:30ra.
Fotociencia eta Bergarako Arizondo elkarteak antolatuta.
Errusiako iraultzak 100 urte (1917-2017) jardunaldiak: Erakusketa. Bisita gidatuak egingo dituzte. Azaroaren 17ra arte egongo da zabalik erakusketa.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, azaroan emakumeontzako ilustrazio tailerra, izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Eskoriatzako Udalak II. Pintxo Lehiaketa antolatuko du. Azaroaren 10ean, ostiralean, hasiko da eta azaroaren 12an amaitu (biak barne). Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzea izango da helburua. Eskoriatzako edozein tabernak parte-hartu ahal izango du lehiaketan eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten tabernetan esku orri batzuk egongo dira eskuragai. Pintxoen prezioa: 1,80 €Ordutegia: 12:00 – 15:00 eta 18:00 – 21:30Saria: Taberna irabazleak: 300 € + trofeoa.Sari ematea: Azaroak 12, 12etan herriko plazan Herritarrek ere eman dezake botoa, tabernetan banatuko den eskuorria erebilita. Botoak balioa izatek, gutxienez 3 pintxo desberdinporbatu beharko dira.Gainera, bozkatzen duten guztien artean 50 €-ko sari bat zozketatuko da, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.