Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Eskoriatzako Udalak II. Pintxo Lehiaketa antolatuko du. Azaroaren 10ean, ostiralean, hasiko da eta azaroaren 12an amaitu (biak barne). Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeaz gain, pintxoak egiterakoan, bertako produktuak erabiltzea izango da helburua.
Eskoriatzako edozein tabernak parte-hartu ahal izango du lehiaketan eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dezaten tabernetan esku orri batzuk egongo dira eskuragai.
Pintxoen prezioa: 1,80 €
Ordutegia: 12:00 – 15:00 eta 18:00 – 21:30
Saria: Taberna irabazleak: 300 € + trofeoa.
Sari ematea: Azaroak 12, 12etan herriko plazan
Herritarrek ere eman dezake botoa, tabernetan banatuko den eskuorria erebilita. Botoak balioa izatek, gutxienez 3 pintxo desberdinporbatu beharko dira.
Gainera, bozkatzen duten guztien artean 50 €-ko sari bat zozketatuko da, lehiaketan parte hartu duten tabernetan gastatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.