Intxortako bisita gidatuak. Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio zentrotik abiatuta. Elebitan. Erreserba egiteko: 943 71 89 11 edo 943 79 64 63 telefono zenbakietara deitu, edo turismo@debagoiena.net helbide elektronikora idatzi.
Azken orduko aldaketarik ezean, hiru norgehiagoka jokatuko dira domeka goizean. 10:30 - La Kokotxa - Intxortas Crew 11:30 - Txapela - Jaitxo 12:30 - Tzibaz United - Astuan Villa
Zirika Zirkus taldeak Txarlestrup ikuskizuna eskainiko du. Sarrera, 3 euro.
Pingüinos de Madagascar (95 min.) filma izango dute umeek. Sarrera, 3 euro.
Txokolatea, ipuin kontaketa eta film emanaldia egongo da Elkar Heziko Lehen Hezkuntzako eraikinean, Arantzazuko Ama kaleko eraikinean: ipuin kontalariak (Anduriña eta Txefo) , 3-7 urte bitartekoentzat , 17:00etan filma, Eragon, 7 urtetik aurrera, 17:00etan. txokolatada, 18:30ea
'Dos tontos todavía más tontos' filma
Poxpolo pailazo tolosarra eta bere lagunak izango dituzte neska-mutikoek Zaldibarren.
Patxi Monteroren gidaritzapean. Sarrera irekia.
Irun eta Orereta arteko hirukote akustikoak folk eta rock estiloak jorratzen ditu. 2011n sortu zen taldea eta 2012an argitaratu zuten beraien lehen lana. Iaz Inoiz izan ginena singlea plazaratu zuten, eta gaur egun bigarren diskoa argitaratzeko bidean ari dira. Hainbat sari jaso izan dituzte: Rockein! musika lehiaketan euskarazko talderik onena; Piraten musika lehiaketan epaimahaiaren saria eta Musikirun lehiaketako 2. saria besteak beste.
'Invencible' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Woody Allen estatubatuarrak zuzendutako Magia a la luz de la luna filma (Estatu Batuak, 2014, 97 min.) emango dute. Sarrera, 4 euro.
EITBren 'Herri txiki infernu handi' telebista saioa Aramaiotik ere pasako da. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Aramaion izango dira domeka honetan. Bertako paraje ederrekin harritutako geratuko dira Pagadi zein Gurrutxaga eta aramaioarren bizitza eta ohiturak gertutik ezagutuko dituzte. Domeka honetan ikusi ahalko da telebista saioa, 21:30etik aurrera, ETB-1n. Aurrerapen bideoa ikusteko, hemen klikatu.
Haustura arriskuagatik urriaren 29an bota zen Arbolapetako indiar-gaztainondoa otsailean ordezkatuko du Arrasateko Udalak. Gabriel Iguiñiz adituari gunearen gaineko azterketa bat egin zezan eskatu zion Udalak, zuhaitz berria landatu aurretik ikusteko gunea bera zer egoeratan dagoen eta, bide batez, berton landatzeko espezierik aproposenak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko. Bada, haritza, astigarra edo ezkia dira aukeratu diren espezieak eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute. Bozketa abiatu da dagoeneko: Udalaren webgunean edo BAZen eman daiteke botoa.
Gaur hasi dira Goienaren egoitzan egin beharreko saneamendu lanak. Arrasateko Udalak jakitera eman duenez eraikin pareko zanga zabaldu beharko dute eta ondorioz eraikinaren pareko espaloia eta aparkalekuak itxi egin beharko dira. Zehazki esateko, Goienarako sarreratik Gazteluondora igotzeko eskaileretara arteko tarte horretan eragingo dute lanek: "Behar bezala egongo da seinaleztatuta itxitako espaloi zatia eta aparkalekuak zeintzuk diren", dio Udalak. Lanok urtarrilaren 26ra arte iraungo dutela aurreikusten da.
Aramaioko guraso elkarteak patinaje ikastaroa antolatu du aurten bosgarrenez. Atzo hasi zen eta hurrengo hiru domeketan ere elkartuko dira, kiroldegian. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Gasteizko izotz pistara egin duten irteerarekin amaituko dute ikastaroa, otsailaren 22an: "Aurten bosgarren urtea izango da, eta oso arrakastatsua jarraitzen du izaten". Izan ere, 80 bat lagun daude izena emanda, lau taldetan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara artekoak, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara artekoak eta gurasoen beste talde bat.
Alaiak erretiratu elkartekoek ez dute aspertzeko astirik. Jardunaldiak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza antolatzen dituzte; bada, oraingoan tailer batekin datoz, Aramaion oso errotua dagoen ohitura bati "beste ikuspegi bat" eman guran: abesteko ikastaro bat. Bittor Kortabarriak eta Cristina Etxenausiak erantzun dituzte GOIENAren galderak, ohikoa duten prestutasunarekin.
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Azaroaren 25a dela-eta Emakume Txokoak indarkeria matxista salatzeko argazki erakusketa antolatu du. 62 argazki jaso dituzte eta epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa jarriko dute hilaren 26an hasi eta urtarrilaren 30era arte. Argazki irabazlea Maider Azkarraga-Urizar Arana eta Ane Zuazubiskar Iñarrarena izan da, Klik (2)! izenarekin aurkeztu dutena.
Arrasateko Udaleko Kultura Sailak 2015eko Aratusteetako kartel lehiaketa abiarazi du dagoeneko. Kartelak aurkezteko azken eguna izango da 2015eko urtarrilaren 30a (19:00); BAZera eraman beharko dira. Kartel irabazlearen egileak 400 euroko saria jasoko du.
Ohitura hedatua da urte berriarekin kirola egiten hastea eta horren jakitun da Arrasateko Udaleko kirol zerbitzua. Bete betean ari da 2015eko kirol abonatuen egoera berritzen eta kirolarekin gozatzera eta osasuna zaintzera animatu gura ditu herritarrak. Horretan laguntzeko, besteak beste kirol abonuen prezioak ez dituzte igoko 2015ean. Abonuen prezioak jakiteko hemen klikatu.
Aurtengo leloa Feminismoaz danok aurrera goaz! da. Lanak otsailaren 20ra arte aurkez daitezke BAZen eta saria 450 eurokoa izango da. Argibide gehiago eta oinarriak, hemen.
Dirty Brothers arrasatearrak, Azpeitiko Baserriko Oillasku Labin eta Zumaiako Brote taldeen kontzertua.