Indarkeria matxista salatzeko argazki erakusketa, Emakume Txokoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 25a, 15:12
Lehiaketako argazki irabazlea.

Azaroaren 25a dela-eta Emakume Txokoak indarkeria matxista salatzeko argazki erakusketa antolatu du. 62 argazki jaso dituzte eta epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa jarriko dute hilaren 26an hasi eta urtarrilaren 30era arte. Argazki irabazlea Maider Azkarraga-Urizar Arana eta Ane Zuazubiskar Iñarrarena izan da, Klik (2)! izenarekin aurkeztu dutena. 

"Egun horretan ere emakumeok plazara irteten dugu, eta ozen aldarrikatzen dugu indarkeriaren aurrean tinko azaltzen garela. Jarrera indartsu hori azaleratu nahi izan dugu argazki lehiaketa honen bidez", adierazi dute Emakume Txokotik.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 14an amaitu zen eta 62 argazki aurkeztu dira: "Emakumeok biktima bihurtzen gaituzten irudiak alde batera utzi eta gure buruak indartzen dituzten irudiak bildu eta kaleratu nahi ditugu. Indarkeria matxistaren aurrean emakumeon autonomia bultzatu gura dugu. Eta horretarako antolatu dugu argazki lehiaketa hau". 

Sari banaketa:

1. SARIA:

Argazkiaren titulua: KLIK (2)!.

Egileak: Maider Azkarraga-Urizar Arana eta Ane Zuazubiskar Iñarra-ARRASATE

2. SARIA:

Argazkiaren titulua: EDER

Egilea: Berta Poulan-ARRASATE

3. SARIA:

Hutsik geratu da.

Erakusketa

Epaimahaiak aukeratutako argazkiekin erakusketa egongo da Emakume Txokoan, bihartik hasita, azaroak 26, urtarrilaren 30era arte.

Erakusketa ikusteko ordutegia:

Astelehenetik eguenera arte:

Goizean 10:30-13:30

Arratsaldean 15:30-18:30

Egubakoitzean:

Goizean 10:00-14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak