Hasi dira saneamendurako lanak Goienaren egoitzaren atarian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko urtarrilaren 7a

Gaur hasi dira lanak

Gaur hasi dira Goienaren egoitzan egin beharreko saneamendu lanak. Arrasateko Udalak jakitera eman duenez eraikin pareko zanga zabaldu beharko dute eta ondorioz eraikinaren pareko espaloia eta aparkalekuak itxi egin beharko dira. Zehazki esateko, Goienarako sarreratik Gazteluondora igotzeko eskaileretara arteko tarte horretan eragingo dute lanek: "Behar bezala egongo da seinaleztatuta itxitako espaloi zatia eta aparkalekuak zeintzuk diren", dio Udalak. Lanok urtarrilaren 26ra arte iraungo dutela aurreikusten da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak