ALBISTEAK

Arbolapetan zer landatu erabakitzeko bozketa abiatu da dagoeneko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko urtarrilaren 19a

Haustura arriskuagatik urriaren 29an bota zen Arbolapetako indiar-gaztainondoa otsailean ordezkatuko du Arrasateko Udalak. Gabriel Iguiñiz adituari gunearen gaineko azterketa bat egin zezan eskatu zion Udalak, zuhaitz berria landatu aurretik ikusteko gunea bera zer egoeratan dagoen eta, bide batez, berton landatzeko espezierik aproposenak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko. Bada, haritza, astigarra edo ezkia dira aukeratu diren espezieak eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute. Bozketa abiatu da dagoeneko: Udalaren webgunean edo BAZen eman daiteke botoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak