Agur Arbolapeta

Imanol Gallego 2014ko urr. 30a, 09:19

Arbolapetako gaztainondoa botatzeko lanek, ikusmira handia sortu zuten. Astelehenean omenaldia egin eta gero, eta aste hauetan zehar jendeak atera dituen argazkien ostean, argi geratu da, arrasatearrek bereziki maite zuten zuhaitz bat zela hau.

Hainbat herritarrek bertatik bertara jarraitu zituzten lanok, eta askok argazkiak ere atera zituzten. Zenbaitek, zuhaitza zatitu zutela aprobetxatuz, arbola famatuaren zati bat ere hartu zuten. Plazatxoa garbitu ondoren, oraingoz dagoenetan utziko dute Arbolapeta ingurua, hori bai, Udalak ziurtatu du beste zuhaitz bat jarriko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak