Arrasateko historiaren "lekuko" dela ere gaineratu dute: "Arbola honek 114 urte ditu eta beraz, Arrasateko historiaren lekuko eta konplize isila da. Herri honen borroka gordetzen du bere baitan, gure bizipoz eta sufrimenduak, urte beteak eta garai latzak, jasan ditugun eraso eta ekaitzak".
Herritar talde batek antolatutako omenaldian, gogoratu dute "atseden tokia" izan dela Arbolapeta: "Gauza asko ikusi ditu zuhaitz honek". Azken orduan eta ia modu inprobisatuan jende asko erakarri du omenaldiak eta txalapartariak, txistulariak eta dantzariak izan dira. Gainera, lore eskaintza egin diote zenbait herritarrek eta umeek gaztaina erreak jateko aukera izan dute