Hainbat herritarrek bertatik bertara jarraitu zituzten lanok, eta askok argazkiak ere atera zituzten. Zenbaitek, zuhaitza zatitu zutela aprobetxatuz, arbola famatuaren zati bat ere hartu zuten. Plazatxoa garbitu ondoren, oraingoz dagoenetan utziko dute Arbolapeta ingurua, hori bai, Udalak ziurtatu du beste zuhaitz bat jarriko duela.