Arrasateko Udalak ireki du Aratusteetako kartel lehiaketarako izen-ematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 29a, 13:19

Azken hiru urteotako kartel irabazleak.

Arrasateko Udaleko Kultura Sailak 2015eko Aratusteetako kartel lehiaketa abiarazi du dagoeneko. Kartelak aurkezteko azken eguna izango da 2015eko urtarrilaren 30a (19:00); BAZera eraman beharko dira. Kartel irabazlearen egileak 400 euroko saria jasoko du. 

Lehiaketako oinarriak

Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan  (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere  inprimatuta ekarri beharko dute. 

Formatoak, nahitaez bertikala izan behar du. 

Teknika librea izango da. 

Obrak originalak izango dira

Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2015 INAUTERIAK ARRASATE.

Jai horren ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da.

Irabazleak 400 €ko saria jasoko du (kopuru honi PFEZen atxekipena aplikatuko zaio). 

Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da. 

Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela arkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira. 

 Kartelak behar bezala jasoak eta euskarri zurrun baten bitartez babestuak aurkeztuko dira hondatu ez daitezen. 

 Kartelak 2015ko urtarrilaren 30a, 19:00ak baino lehen, BAZera (Biztaleen Arreta Zerbitzua) eraman behar dira. 

 Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera. 

 Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta hauek saririk ez emateko aukera izango dute, mailarik ez balego. 

Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo utz ditzake lanak:

- Autorea nor den zalantzan dagoenean.

- Pertsonen duintasunaren aurka doazenean.

- Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspiratutakoak izanik eta haiekin dituzten berdintasunez epaimahaia jabeturik, originaltasunik ez dutela erabakitzen duenean.

Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du. Udalak jendaurreko komunikaziorako, kopiatzeko eta banatzeko eskubideak ere eskuratuko ditu; eskubide horiek Udalarenak baino ez dira izango.

Saritu gabe geratu diren lanak, erakusketa eginez gero, azkeneko egunetik hasi eta 30 eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, eta ez da onartuko erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik.

Kartelak teknika aldetik tonalitate-aldaketaren bat edo beste beharko balu hobeto inprimatzeko, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta berarekin lankidetzan. Ordenagailuz eginez gero, irabazleak kartela euskarri informatikoan aurkeztu beharko du inprimatuko den tamainan (70 cm x 50 cm).

Oinarri hauek, Udaletxeko iragarkien taulan ikusgai egongo dira, baita Udaleko Webgunean ere.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak