Arrasateko kiroldegiko abonuak, iazko prezio berean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko urt. 8a, 16:32

Musakolako kiroldegiko sarrera.

Ohitura hedatua da urte berriarekin kirola egiten hastea eta horren jakitun da Arrasateko Udaleko kirol zerbitzua. Bete betean ari da 2015eko kirol abonatuen egoera berritzen eta kirolarekin gozatzera eta osasuna zaintzera animatu gura ditu herritarrak. Horretan laguntzeko, besteak beste kirol abonuen prezioak ez dituzte igoko 2015ean. Abonuen prezioak jakiteko hemen klikatu

Abonu motak adinaren arabera bereizten dira: 18 urtetik gorakoak dira lehenak, hortik aurrera familiek ere abonu propioa egiteko aukera izango dute. Hiru aukera daude abonuetarako: eremu hezea bakarrik, eremu lehorra bakarrik edo bi eremuak (Abonu Plus deritzon sarbidea). 

Txartel mankomunatua

Arrasaten kirola egiteaz gainera, Bergara, Oñati eta Eskoriatzako kiroldegietako eremu heze zein lehorrean ere kirola egin gura duenak abonu mankomunatua egin dezakete, 18 urtetik gorakoek zein familiek. 

Udaleko kirol zerbitzuaren arabera, zabala da eskaintza: "Gustu eta behar guztietarako ekintzak daude. Lasaienetatik hasita, aktiboenentzako ere bai, haurrentzako, 55 urtetik gorakoentzako Aktiba 55+... Igeriketa egokitua eta gimnasia egokitua ere badaude eta, denbora askorik ez dutenendako express diren ekintzak ere bai". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak