Oporrak eta jaiak izan zituzten gogoan ikasleek bertsoak botatzerakoan

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Eskoriatza

Oporrak eta jaiak izan zituzten gogoan ikasleek bertsoak botatzerakoan

Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian bertsoak izan ziren protagonista atzo. 10 eta 12 urte arteko Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikasleak elkartu ziren eta guraso eta lagunen aurrean dotore jardun zuten. Maiatzaren 24an, Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan beste ikasle batzuk egingo dute saioa.

Ikasleen bertso emanaldia Eskoriatzan

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Eskoriatza

Arizmendi ikastolako Almen guneko bosgarren mailakoak eta Luis Ezeiza ikastetxeko laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek bertso saioa eskaini zieten guraso eta lagunei Manuel Muñoz kiroldegian.

»» Ikusi argazki guztiak (32)

San Martin eskola margotzen, guraso elkartearen ekimenez

  Hezkuntza  Aramaio

San Martin eskola margotzen, guraso elkartearen ekimenez

Pasa den aste bukaeran Aramaioko guraso elkarteak antolatuta, guraso eta irakasle talde bat San Martin eskola margotzen ibili ziren. Gabonetan ateak eta armarioak egin ziren eta joan den zapatuan bigarren solairuko sabaiak margotzen aritu ziren. Hurrengo saioan lehengo solairuko sabaia eta hormak margotuko dituzte. Adierazi digutenez,  "umore onean" ibili ziren eskolaren barrualdea txukuntzen eta hurrengorako falta ziren gurasoei parte hartzeko deia luzatu gura diete.

Alberto Iñurrategiren bisita Gazteluondora

  Hezkuntza  Arrasate

Alberto Iñurrategiren bisita Gazteluondora

Ezohiko bisita izan zuten atzo, martitzena, Arizmendi Ikastolako Gazteluondo gunean; bertako ikasleetako baten aita eta, aldi berean, mendizalea den Alberto Iñurrategiren bisita jaso zuten. Ordubeteko saioan, Groenlandiara eta Antartidara egindako espedizioaz mintzatu zen mendizale aretxabaletarra eta ikasleen txanda izan zen gero; hainbat galdera egin zizkioten. Umeak zein irakasleak gustura asko egon ziren eta txalo zaparrada bero batekin agurtu zuten bisitaria.

Bergarako Miguel Altunako ikasleak onenen artean EuskoSkills 2012 lehiaketan

  Hezkuntza  Bergara

Bergarako Miguel Altunako ikasleak onenen artean EuskoSkills 2012 lehiaketan

Lanbide Heziketa eta Etengabeko Formakuntzaren Sailburuordetzak maiatzaren 9tik 12ra bitartean antolatu zuen EuskoSkills lehiaketan,  Bergarako Miguel Altuna Institutuko 5 ikaslek parte hartu zuten eta horietatik 4 sarituak izan dira. Irungo Ficoban jokatu da lehiaketa.

Eskolako ortua sortu dute Zuazola-Larraña institutuan

  Hezkuntza  Oñati GAURKOAK None

Agenda 21en barruan, Eskolako ortua sortu dute Oñatiko Zuazola-Larraña Institutuan. Aurrera begira gehiago jartzeko asmoa duten arren, momentuz barazki eta loreendako lau loreontzi jarri dituzte, eta ZIG gelakoak dira berauen zaintzeko ardura dutenak.

Goieskolaren 10. urteurreneko aurkezpen ekitaldia egin dute

  Hezkuntza  Debagoiena

Debagoieneko euskal eskola publikoak, Goieskolak, 10 urte egiten ditu aurten. Urteurren horren harira, besteak beste, aldizkaria kaleratu dute eta gaur goizean aurkeztu dute Arrasateko Kulturaten. Horrekin batera, Goieskolaren sortzaile eta bultzatzaileei omenaldi xumea egin diete.

Goieskolaren 10. urteurreneko aurkezpen ekitaldia egin dute

  Hezkuntza  Debagoiena GAURKOAK None

Debagoieneko euskal eskola publikoak, Goieskolak, 10 urte egiten ditu aurten. Urteurren horren harira, besteak beste, aldizkaria kaleratu dute eta gaur goizean aurkeztu dute Arrasateko Kulturaten. Horrekin batera, Goieskolaren sortzaile eta bultzatzaileei omenaldi xumea egin diete.

Etxola jasangarriak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute

  Hezkuntza  Arrasate  Debagoiena

Etxola jasangarriak egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute

Etxola jasangarriak norberak egiteko ikastaroa antolatu du Arizmendi ikastolak, 'Zeuk sortu' ekimenaren barruan. Energia berriztagarriak erabiliz elikatutako etxolak egiten ikastea da helburua. 12 orduko tailer teoriko eta praktikoa da eta gaia interesatzen zaion edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa aditua izatea ez eraikuntzan ez eta beste halako kontuetan.

Musikari gazteak gitarra lehiaketan

  Hezkuntza  Antzuola  Bergara  Oñati

Musikari gazteak gitarra lehiaketan

Musikari gazteei zuzendutako I. Gitarra txapelketa jokatu zen joan zen asteburuan Bilbon, Juan Crisostomo de Arriaga musika Kontserbatoriak antolatuta. Eta han izan ziren Bergarakoak Musika Eskolakoak ere. Euskal Autonomia Erkidegoko eta kanpoko beste hainbat gitarra jotzailerekin batera.

Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Lanbide Eskolak gaika biltzeko zakarrontziak egiteko

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Hitzarmena sinatu dute Udalak eta Lanbide Eskolak gaika biltzeko zakarrontziak egiteko

Bi urterako lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Ana Bolinaga alkateak eta Aretxabaletako Lanbide Eskolako zuzendari Amaia Aranzabalek eta hainbat konpromiso hartu, tartean langabeendako ikastaroak antolatzea eta hainbat proiektu garatzea. Udalak, bere aldetik, Lanbide Eskola ezagutarazten lagunduko du herri mailan.

Eskolako ortua sortu dute Zuazola-Larraña institutuan

  Hezkuntza  Oñati

Eskolako ortua sortu dute Zuazola-Larraña institutuan

Dagoeneko landatu dituzte Zuazola-Larraña institutuan Eskola Baratza Proiektuko lehenengo haziak. Ikastetxe bertako terrazan loreontziak jarri dituzte eta bertan landatu dituzte barazki eta loreak. Irakasle eta ikasleak ari dira parte hartzen proiektuan. Zuazola-Larraña ikastetxeak eta Debagoieneko Landa Garapeneko elkartearen elkarlanari esker jarri da proiektua martxan eta bertan parte hartzen ari diren ikasle eta irakasleak ZIG (Zeregin Ikasketa Gela) gelakoak dira.

 

Udaberriko Jaian jolasean eta dantzan ibili ziren Basabeazpiko ikasleak

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Udaberriko Jaian jolasean eta dantzan  ibili ziren Basabeazpiko ikasleak

Basabeazpi Ikastolako Ikasleak dantzan eta jolasean ibili ziren Udaberriko Jaian. Jaia Aretxabaletan ospatu zen pasadan zapatuan, eta irakasle, guraso eta ikasleek parte hartu zuten.

Sonia Ulazia: "Estresa eragiten duen faktore bat nork bere buruari jarritako exijentzia maila handia da"

  Hezkuntza  Bergara

Sonia Ulazia: "Estresa eragiten duen faktore bat nork bere buruari jarritako exijentzia maila handia da"

Bizikasik eta Bergarako Udalak Autoestimua izeneko ikastaroa antolatu dute. Joan den eguaztenean hasi zuten ikastaroa zortzi emakumek eta bi gizonek. Adindu elkarteko Sonia Ulaziak azaldu du zertan oinarritzen den ikastaroa. 

Arizmendiko Santa Teresakoen ondo-etorria Musakolako jaiei

  Hezkuntza  Arrasate

Arizmendi Ikastolako Santa Teresako ikasleek lipdub-a grabatu zuten maiatzaren 4an. Helburua, Musakolako San Isidro jaiei ondo-etorria egitea. 400 lagunek hartu zuten parte bertan eta joan zen egubakoitzean erakutsi zuten. Guk hona ekarri dugu. Hor duzue emaitza.