Zume biziak landatu dituzte eskola ondoko belardian eta urmaelaren inguruan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 19a, 12:41

Tipi estiloko zume bizia, eskola ondoan.

Tipi itxurako eraikuntza bat ipini dute eskola ondoko belardian eta ulaberinto itxurako eraikuntza bat urmaelaren inguruan.

Bi eraikuntza berri daude Elgetan. Zume biziak dira eta Udala, eskola eta Garaion Sorgingunea elkarlanean aritu dira horiek eraikitzeko. Elgetako eskolako ikasleek ere lagundu dute. "Natura, sormena, partaidetza eta elkarlana daude proiektuaren oinarrian", azaldu du kultura eta euskara zinegotzi Maialen Arnedok.

Otsailaren 19an egin zuten diseinua, hilaren 21ean egin zituzten zuloak, 21ean egin zituzten landaketak umeekin eta hilaren 22an egin zituzten Garaion Sorginguneko kideek azken lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak