Holandako Warnsveld herrian izango dira hainbat ikasle martxoaren 16a arte

Erabiltzailearen aurpegia Mariaren Lagundia Ikastola 2024ko martxoaren 11

Mariaren Lagundiako 44 ikasle eta 3 irakasle martxoaren 9tik 16ra bitartean Holandako Warnsveld herrira joan dira.

Badira urte batzuk Herbehereetako ikastetxe batekin harremanetan jarri ginela beraiekin elkartruke bat aurrera eramateko.

Urriaren 1etik 5era bitartean Herbehereetako Warnsveld herritik etorritako 45 ikasle eta 4 irakasle egon ziren DBH4. mailako  Mariaren Lagundiako ikasleen familietan eta elkarrekin hainbat ekintza egin zituzten: alkatearen harrera udaletxean, Bergara ezagutu, Laboratoriumera bisita, euskara ikasteko ikastaroa, Donostiara irteera…

Proiektuarekin jarraitzeko, Mariaren Lagundiako 44 ikasle eta 3 irakasle martxoaren 9tik 16ra bitartean Holandako Warnsveld herrian izango dira bertako familietan ostatu harturik. Bertan ere, Warnsveldeko kideekin batera  hainbat ekintza egingo dituzte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak