Gasteizen banatu dituzte gaur SMC multinazionalak antolatzen dituen Silver Piston España 2024 sariak. Eta hirugarren saria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Aitor Marcorendako eta Ekaitz Gonzalezendako izan da. Estatu osoko FP mailako ikasketetan diharduten 20 talde aukeratu dituzte guztira, eta esan moduan, MUkoak hirugarren izan dira. Irabazleak Iruñeako CIP Virgen del Camino-ko Ander Aginagalde eta Lucia Arlanzon izan dira, eta bigarren sailkatu dira Malagako CDP San Jose-ko Francisco Vega eta Juan Antonio Gonzalez. Hiru finalistek 18.000 eurotan baloratuta dauden sariak jaso dituzte, eta sari horiek euren ikasketa zentroetako ekipamenduak eta erraminta didaktikoak hobetzeko dira.