Prozesuaren hasieran, horma irudiaren diseinua denon artean sortzeko Teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutu dituzte. Bertan, Inteligentzia Artifizialarekin sortu diren irudi eta unibertso ezberdinak ezagutu, eta hauen erabileraren bitartez ikasleek planteatutako kontzeptu eta ideietan oinarrituta, muralaren diseinua sortu dute. Sortutako irudiaren sintetizazio bat egin da, muralera eramatea bideragarria izateko. Ondoren, irakaslearen eta beste aditu batzuen laguntzaz, murala margotu da 3 egunetan zehar. Teknika ezberdinak erabili dira: sprayak, pintzelak, brotxak, errodiloak, pertikak…
Ekimena hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Eskola programaren baitan kokatzen da, eta Sortwo eta Mikel Larrañaga grafiteroek bideratu dute.