Irratia

GURASOTASUNAZ HAUSNARTZEN

-- Goiena Podcastak --
29 atal entzuteko
Ion Fontenla: "Naturaz gozatzeko aitzakiak aurkituko ditugu webgunean"
2024/06/18

Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergo edo Lanbide Heziketa arteko haur eta gazteei eta haien irakasleei zuzendurik dago Naturan hezten webgunea. Hezitzaileendako eta gurasoentzako ere oso erabilgarria eta interesgarria delakoan egitasmoari buruz jardun du Lander Juaristik ataria sustatu duen Landarlan elkarteko kide den Ion Fontenlarekin.

Mikel Egibar: "Arreta norberaren baitatik hasten da"
2024/06/11

Guraso.eus egitasmoko kolaboratzailea da Mikel Egibar eta heziketa fisikoaren inguruan hausnartzera bultzatzen dute haren idatziek. Gorputzean jarri du gaur arreta.

Digitaliazioa eta hezkuntza binomioa
2024/06/03

Amaia Arroyo Sagasta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea da,  HUHEZIn irakasle da eta Guraso.eus-en konpetentzia digitalak eta teknologia berrien inguruan idazten du, hezkuntza eta teknologien arteko harremanei buruz, hain zuzen.

Familien lege-proiektuaren argi-ilunak
2024/05/27

Guraso.eus egitasmoko aspaldiko kolaboratzailea da Irati Aizpurua Alquezar abokatua. Ulertzeko zailak diren lege kontuak jasotzen ditu sarritan haren idatzietan.

'Armairutik plazara' unitate didaktikoak
2024/05/20

Hernaniko Udaleko Berdintasun sailak eta Hiruki Larrosa kooperatibak Armairutik plazara izeneko unitate didaktiko batzuk sortu dituzte elkarlanean, izen bereko dokumentalean oinarrituta, Tokian Tokiko LGTBI+ errealitateak landu eta batez ere ikasleekin sexu aniztasuna lantzeko helburuarekin. Hiruki Larrosa kooperatibako kide Ibai Fresnedorekin elkartu da Lander Juaristi gaiari buruzko zehastasunak jasotzeko.

Eli Domingez: "Eguneroko arrazakeria egoera ezberdinak ikusgarri jarri nahi izan ditugu"
2024/05/13

Bergarako Ndank Ndank elkarteak egunerokotasunean bizi ditugun mikro-arrazakeria egoerak agerian jartzeko helburuarekin lau bideo argitaratu ditu. Gurasotasunaz hausnartzen podcast-eko gidari Lander Juaristi elkarteko kide Eli Domingezekin elkartu da gaiaren inguruan berba egiteko.

Nerea Agirre: "Espektatiba eta nahiko genukeen hori isiltzeko ahalegina egitea da proposamena"
2024/05/06

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean irakaslea da Nerea Agirre. Urteak daroa Guraso.eus atarian kolaboratzen eta haren laguntzarekin hezkuntzari dagokion hainbat gai jorratu dituzte.

Egoitz Arbiol: "Hausnarketatik egitera pasa behar gara"
2024/04/30

Jendartea eraldatzeko eta pentsatu kritikoa sustatzeko helburua duen kooperatiba da Hiruki Larroxa. Gaur egungo jendarte ereduan ematen diren botere-harreman asimetrian eta zapalkuntzan fokua jarrita askotariko proiektuak garatzen dituzte.

Ane Ablanedo: "Nola utzi norbaiti izaten, neu ere izaten ahal izanik"
2024/04/22

Irakaslea eta heziketa librea aholkularia da eta beste hainbat saltsatan ere badabil Ane Ablanedo Larrion. Guraso.eus ekimeneko kolaboratzailea da eta beste hainbat aldizkari eta egitasmotan ere kolaboratzen du. Askatasuna izaten du hizpide sarritan bere artikuluetan eta hala egin du Guraso.eus atarian idatzi duen Askatsunak, mugak, ondorioak, loturak artikuluan ere. Idatzi horretatik tiraka elkarrizketa egin dio Lander Juaristik.

Naroa Martinez: "Heriotza da garrantzitsua eta hor jarri beharko genuke arreta"
2024/04/15

Irakasle eta psikopedagogoa da Naroa Martinez eta aditua da heriotza eta dolu gaietan. Guraso.eus atarian ere, gai horien inguruan idazten du eta harekin solasean izan da Lander Juaristi Martinezen atariko azken artikulotik abiatuta.

Nahia Alkorta, 'Mi parto robado' liburuari buruz
2024/04/08

Nahia Alkorta Elezgaraik Mi parto Robado liburua idatzi zuen iaz non bere erditzearen esperientziatik abiatu eta epaiketaren ibilbidea kontatu zuen. "Indarkeria obstetrikoa aitortu zaion lehen emakumeetako bat da munduan", azaldu du podcast-aren gidari Lander Juaristik.

Nora Salbotx: "Zer suposatzen du haurrak ezarritako mugetatik kanpo jarduten duenean?"
2024/03/19

Amaiurko eskola txikiko irakaslea da Nora Salbotx. Urteak daroa hezkuntza arloan proiektu ezberdinetan bidelagun, horien artean, Guraso.eus egitasmoan. Askotariko kolaborazioak egin ditu atarian; idatzi duen azkeneko artikuluan marretatik kanpo marrazteari buruz jardun du, hortik abiatuta elkarrizketa egin dio Lander Juaristik gidatzen duen Gurasotasunaz hausnartzen podcastaren atal berrian.

.2..