7. Batzarraren helburua “Ikastolen mugimendua osatzen dugun Ikastolok eta batzen gaituen Ikastolen Elkarteak, datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatua egitea, eta ipar izango ditugun helburuak adostea” da. Gaurtik begiratuta, biharko Ikastolak irudikatzeko unea da. Oinarrizko proposamen bat badago, orain, Ikastolok aztertu eta gure proposamenekin hobetuko duguna.
Arrasateko Arimazubi gunean bildu ginen atzo Ikastolako profesional, guraso eta bazkide kolaboratzaileak, Ikastolen Elkarteak sortutako oinarrizko proposamena landu, aztertu eta hobetzeko bidean hasierako urratsak ematen hasteko. Erronka garrantzitsua daukagu, eta horretan ezinbestekoak gara Ikastola komunitatea osatzen dugunon parte-hartzea. Hurrengo zita, martxoaren 19an izango dugu.
Denon artean eraikitzen dugulako Ikastola!
#guikastola
#Ikastolen7Batzarra
#biharkoilastolak