San Martin eskolaren lipduba

  Hezkuntza  Aramaio

San Martin eskolakoek lipduba grabatzen dabiltza bizikidetza programaren barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Maider Elkoro: "Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntza guztiak batzea da asmoa"

  Hezkuntza  Bergara

Maider Elkoro: "Euskal Herrian erabiltzen diren hizkuntza guztiak batzea da asmoa"

Auzoko egitasmoaren baitan sortutako hizkuntza askotariko ataria da hizkimizki.com. Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko tresna.

Eguzki-energiadun furgoneta prestatzeko ikastaroa

  Hezkuntza  Arrasate

Eguzkiaren energia erabiliz furgoneta fotovoltaiko bat sortzen ikasteko tailer teoriko praktikoa antolatu du Arizmendiko Lanbide Heziketak.

Herri Eskolaren urtemuga, paella erraldoiaz ospatu dute

  Hezkuntza  Arrasate

Herri Eskolaren urtemuga, paella erraldoiaz ospatu dute

Arrasateko Biteri kalean giro aparta izan da gaur goizetik hasita, Herri Eskolaren 10. urteurreneko jaia dela-eta guraso eta ikaske mordoa batu direlako bertan egon diren puzgarrietan jolasten, tailerretan edota haurrendako antzerkiez gozatzen. Ia 500 lagun batu dira paella erraldoia bazkaltzeko.

Festa giroa Atzegi egunean

  Hezkuntza  Antzuola  Debagoiena

Festa giroa Atzegi egunean

Debagoieneko Atzegiko familiek Atzegi eguna ospatu dute gaur, ekainak 2, Antzuolan. Urtero bezala, 140 lagun inguru elkartu dira eta giro oso atsegina izan da nagusi. Bazkalondoren, Oihan Vegak, jarritako musikarekin animatu ditu bertaratutakoak, dantzan ere aritu izan dira batzuk.

San Martin eskolaren jaia, giro ederrean

  Hezkuntza  Aramaio

San Martin eskolaren jaia, giro ederrean

San Martin eskolako jaia ospatu zuten zapatuan. Guraso elkarteak eta irakasleek elkarlanean antolatuta hainbat ekintza egin zituzten eskola inguruan, hala nola, tailerrak, tirolina, karaokea, patata tortila 'pikea' –bost taldek hartu zuten parte–, familia ezberdinek ekarritako jakiekin egindako afaria eta eguna borobiltzeko DJ-AL-en musika emanaldia. Antolatzaileak oso pozik geratu ziren egunak emandakoarekin: "Oso ondo irten zen dena, eguraldi polita egin zuen eta ederto pasa genuen", adierazi dute.  

Irati Itziar: "UEUk badauka bere tokia gizartean, ekarpen interesagarria egiten dio euskal gizarteari"

  Hezkuntza  Debagoiena

Irati Itziar: "UEUk badauka bere tokia gizartean, ekarpen interesagarria egiten dio euskal gizarteari"

40. aldiz antolatu dituzte aurten Udako Ikastaroak. Hori ospatzeko eta UEUri dagokion errekonozimendua egiteko, hainbat ekintza izango dituzte.

Auto elektrikoak gidatu dituzte Lanbide Eskolakoek

  Hezkuntza  Aretxabaleta

Auto elektrikoak gidatu dituzte Lanbide Eskolakoek

Aretxabaletako Lanbide Eskolako ikasleek auto elektrikoak bertatik bertara ikusteko aukera izan dute gaurko eskolan. Autoetan buelta bat emateko aukera ere izan dute.

Basque Culinary Centerrek udaleku gastronomikoak jarri ditu abian

  Hezkuntza  Debagoiena

Basque Culinary Centerrek udaleku gastronomikoak jarri ditu abian

Hazi korporazioarekin lankidetzan antolatu ditu eta gastronomia gustuko duten 14-17 adin tarteko gazteei zuzenduta egongo dira. Programa ekainaren 29an hasi eta uztailaren 8an bukatuko da, Itxasmendikoi Fraisoro Nekazaritza Eskolan. 

Hezkuntza berrikuntzaren inguruko jardunaldia egingo dute ekainaren 1ean Huhezin

  Hezkuntza  Debagoiena

Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei izeneko jardunaldiaren asmoa da elkarlanean unibertsitate eta eskolen arteko harremanean sakontzea eta esperientziak partekatzea.

Elgetako gurasoak bigarren formazio saiora deituak dira

  Hezkuntza  Elgeta

Elgetako gurasoak bigarren formazio saiora deituak dira

Dozena bat gurasorekin egin zuen eguenean lehenengo saioa Baikarako Esther Martinez pedagogoak.

Eskola kontuak, oporrak eta futbola izan dira bertsoetako gairik gustukoenak

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Eskoriatza

Eskola kontuak, oporrak eta futbola izan dira bertsoetako gairik gustukoenak

Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan eskaini dute oraingoan bertso saioa gaztetxoek; Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleek. Opor sasoia izan zuten batzuek gogoan eta eskola kontuak beste batzuek. Athletic-zaleek eta Real-zaleek, ostera, aparteko giroa sortu zuten eta elkarren lagun direla erakutsita.

Ikasleen bertso emanaldia Aretxabaletan

  Hezkuntza  Aretxabaleta  Eskoriatza

Arizmendi ikastolako Almen guneko 4. eta 6. mailako Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikasleeek eta Kurtzebarri eskolako 3. mailatik 6. mailara artekoek bertso emanaldia eskaini zuten Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan. Eskolak kontuak, opor sasoia eta etorkizuna izan zituzten gai, baita futbola ere. Athletic-zaleek eta Real-zaleek aparteko giroa sortu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

San Martin eskolaren jaia bihar, familia giroan ondo pasatzeko

  Hezkuntza  Aramaio

San Martin eskolaren jaia bihar, familia giroan ondo pasatzeko

Egun handia izango da biharkoa San Martin eskolakoendako. Aurten laugarrenez, ikasturtea agurtzeko jaia ospatuko dute. Eskolaren jaia, urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintzen antzera, guraso eta irakasleek elkarlanean antolatzen dute. Jaiaren helburua da, Aizpea Ajuriagerra antolatzaile lanetan diharduen gurasoak azaldu duenez, guraso, irakasle eta ikasleak egun batez elkartzea, eta  "ondo pasatzea, noski!".