Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearen eskutik. Terapia okupazionaleko departamentuan parte hartzen duten ospitaleko erabiltzaileek sortutako objektu batzuk jarriko dituzte salgai.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioarekin bat eginez elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.
Gaztelekuko ekintzak antolatzeko batzar irekia. Herriko gaztetxoendako batzarra.
'Maspalomas' filma (Espainia, 2025). Zuzendariak: Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.
Ginean jaiotako Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua liburuan eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrera: 6 euro.
Debagoieneko mintzalagunek ikasturteko lehen mintzaekintza astro-behaketa bat izango da. Taldea 20:00etan elkartuko da Elgetako plazan. Ilargia, Saturno, galxiak eta nebulosak ikusteko aukera izango da. Izena emateko azken eguna: urriak 7. Astrotopaketak ekimeneko kideak izango dira saioa gidatzen. Izen-emateak: auzoko@loramendielkartea.eus, berbetan@elgeta.eus, zaharberri@aedelkartea.eus, berbalagunak@gmail.com eta jardunkultura@topagunea.eus.
Memoria historikoaren hilabetean, Eñaut Elorrietaren bakarkako kontzertua. Sarrera bost euro. Eros daitezke udaletxeko harreran zein Entradium plataforman.
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.