Debagoieneko mintzalagunek ikasturteko lehen mintzaekintza astro-behaketa bat izango da. Taldea 20:00etan elkartuko da Elgetako plazan. Ilargia, Saturno, galxiak eta nebulosak ikusteko aukera izango da. Izena emateko azken eguna: urriak 7. Astrotopaketak ekimeneko kideak izango dira saioa gidatzen. Izen-emateak: auzoko@loramendielkartea.eus, berbetan@elgeta.eus, zaharberri@aedelkartea.eus, berbalagunak@gmail.com eta jardunkultura@topagunea.eus.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.