XII. Jot Down Zientzia Sariak Bergaran izango dira urriaren 3an eta 4an, eta hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako. Honakoa da urriaren 3an egingo dituzten jarduerak. Bisita gidatuak doan Laboratorium Museoan - Izena eman. 11:00 Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak - Izena eman. 13:00 Metal magikoaren arrastoaren atzetik - Izena eman. 17:00 Zientzia sukaldean - Izena eman. 18:00 Bide zifratuak: wolframaren bidaia - Izena eman.
Txikiteroen zaindariaren ospakizuna: 12:00 Burrunbazaleak txaranga kaleetan. 12:00 Txosnagunearen irekiera Monteazpin. 14:00 Palestinaren aldeko talde-argazkia. 18:00 Txosnagunearen irekiera, Monteazpin. 20:30 Miraria, Maritxu Kajoiren aurrean. 22:30 DJek txosnagunean.
XII. Jot Down Zientzia Sariak Bergaran izango dira urriaren 3an eta 4an, eta hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako. Honakoa da urriaren 3an emango dituzten hitzaldiak: 17:00 Ongietorria - Enrique F. Borja. 17:15 Bergaran isolatutako wolframa eta nazioartean izan duen proiekzioa - Pascual Roman Polo (EHU). 17:50 Bergarako Laboratorium Chemicum edo Laborategi Kimikoa, XVIII. mendean sortutako berrikuntza-eredu aitzindaria - Ines Pellon (EHU). 18:25 El tío Wolfram: Wolframa taula periodikoan - Oskar Gonzalez-Mendia (KimikArte). 19:00 Wolgramaren aldeko isilpeko gerra Canfranc-en - Juan Jose Gomez Cadenas (DIPC), Rosario Raro. 19:35 Kristalak eta lur arraroak - Juan Manuel Garcia-Ruiz (DIPC). Ostiralerako afarira eta larunbateko bazkarira hizlariekin batera joan nahi baduzu, erosi hemen pasea.
19:00 GAYLUR ongietorria (Ibarraundin) 19:00 Mahai-ingurua "LGTBIQ belaunaldiak+, Hizkuntza bera hitz egiten al dugu?" (Ibarraundin) 21:00 GAYLUR ongietorri afaria (Frontoian)23:00 "DiversiCards" (Jarduera dibertigarria) (Frontoian)
Oñatiko jaien barruan, gaur: (Kulturartekotasun eguna txosnagunean) 19:00etan, PINTXO-POTEOA, musikaz girotuta. Antolatzailea: Antolatzailea: Txosna Batzordea. Jarraian: SOL BAND eta PANTX RECORDS-en emanaldia, txosnagunean. Ondoren: BEERPONG TXAPELKETA, txosnagunean. Tartean, Pantx records. 19:00etan, LA FURIA taldearen kontzertua, Atzeko Kalen.
Joseba Zulaika antropologo eta pentsalariak eta Mikel Reparaz kazetari eta nazioarteko korrespontsalak Amerikaren arrakaletatik Trumpismora: bidaia ulergaitz baten kronika hitzaldia emango dute, Lanbroa Kultur Elkarteak antolatuta. Hitzaldiaren ondoren, afaria antolatu dute. Izena emateko: 610 28 97 48 edo Lanbroa Kultur Elkartearen webgunean.
Urriak 3an, ostiralean, jokatuko dituzte Olaldeko pilotariek partiduak, Antzuolan, 20:00etan hasita.
Ander Zubillaga Tolosako gitarra jotzaileak bere azkenengo diskoa, Ander Zubillaga Live, aurkeztuko du. Fingerstyle eta fingerpicking teknikak aditua da. Kontzertua Irala kalean izango da, euriarekin, Seminarixoan.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.