Energia trantsizioaren norabidea adosteko abiatu dugun Argitzen prozesu deliberatiboaren baitan, datozen egunetan zozketaz aukeratutako Debagoieneko hainbat herritarrek euren buzoietan gutunazal hori bat jasoko dute. Bertan prozesuko Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena aurkituko dute. Izan ere, eskualdeko 50 herritarri eskatuko zaie energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak garatzeko gomendio-sorta bat osatzea. Ekimenaren aurkezpen saioa egingo dute.
Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu berri dituzu, eta ez dakizu nondik hasi lan bila? Goi-mailako ikasketak dituzu eta langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituzu? Lan bila zabiltza, eta esperientzia falta duzu? Indartu zure trebetasunak eta praktikak eginda, eman bultzada zure esperientzia profesionalari. AKTIBATU TAILERRA (zeharkako konpetentziak garatzeko) + PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESAN Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako erdi edo goi mailako titulazioa baduzu, Debagioenean bizi bazara eta lan bila bazabiltza, Hazilan + zuretzat da!! Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster martxan jarriko du HAZILAN + proiektuaren 3.edizioa. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN + eta 2025ko irailaren 29an hasiko da. Kontuan hartzeko datak: > Informazio-saioa: 2025/09/11 (goizeko 10etan) - Udalaitz gelan. Programaren berri emateko eta zalantzak argitzeko aurkezpen saioa egingo da, Debagoieneko Mankomunitatean, irailaren 11an, osteguna, goizeko 10etan. Saioan izena ematea komenigarria da (telefonoz edo emailez). > Izen-ematea: Proiektuan izen emateko epea irailaren 19ra arte dago zabalik. Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko: Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara. Erregistro Elektronikoan > Hautaketa prozesua: Elkarrizketak egingo dira hautaketarako, irailean zehar. > Hasiera: 2025/09/29an Hazilan+en 3.edizioa 2025eko irailarean 29an hasiko da. Informazio gehiago: Tlf: 943 79 30 90 / hazilan@debagoiena.eus / www.debagoiena.eus https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/hazilanlangabeak-laneratzeko-ibilbideak
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.