Larunbata, urriak 11



09:30
12:15

Gimnasioko makinen erabilera

Zubikoa, Oñati | Ikastaroak

Zubikoa gimnasioko makinak nola erabiltzen diren ikasteko saioak egingo dituzte gaur: 1go txanda: 09:30etik 10:15era 2. txanda: 10:30etik 11:15era 3. txanda: 11:30etik 12:15era Aurrez eman behar da izena.

Gimnasioko makinen erabilera Zubikoa

Zubikoa gimnasioko makinak nola erabiltzen diren ikasteko saioak egingo dituzte gaur:

  • 1go txanda: 09:30etik 10:15era
  • 2. txanda: 10:30etik 11:15era
  • 3. txanda: 11:30etik 12:15era

Aurrez eman behar da izena.


09:30

Mendi irteera, 6-12 urte artekoendako

Biteri plaza, Arrasate | Irteera

Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Bi ibilbide aukeran: sei kilometrokoa edo bederatzikoa. Bukaeran, txokolate-jana, Biteri plazan.

Mendi irteera, 6-12 urte artekoendako Biteri plaza

Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Bi ibilbide aukeran: sei kilometrokoa edo bederatzikoa. Bukaeran, txokolate-jana, Biteri plazan.


10:00
13:00

Irteera: Vasco-Navarro ezagutzen

Eskoriatzako estazio zaharrean, Eskoriatza | Irteera

Irteera gidatua bizikletazIbilbidea: Eskoriatzako tren geltokitik-Arrasateko tren geltokiraIzen ematea: debagoienaturismo@gmail.com (Derrigorrezkoa da)

Irteera: Vasco-Navarro ezagutzen Eskoriatzako estazio zaharrean

Irteera gidatua bizikletaz
Ibilbidea: Eskoriatzako tren geltokitik-Arrasateko tren geltokira
Izen ematea: debagoienaturismo@gmail.com (Derrigorrezkoa da)


11:00
13:00

Bibliotekako xake goizak

Eskoriatzako bibliotekan, Eskoriatza | Ikastaroak

Bibliotekan, hileko bigarren zapaturo xake zaleak elkartzeko gune bat antolatuko da.  11:00etatik 13:00etara, xakean praktikatzeko aukera egongo da. Dinamizatzailea: Ander OteroAdina:+6Prezioa: DoanIzenematea: Ez da izenik eman behar

Bibliotekako xake goizak Eskoriatzako bibliotekan

Bibliotekan, hileko bigarren zapaturo xake zaleak elkartzeko gune bat antolatuko da.  11:00etatik 13:00etara, xakean praktikatzeko aukera egongo da.

Dinamizatzailea: Ander Otero
Adina:
+6
Prezioa
: Doan
Izenematea: Ez da izenik eman behar


12:00
14:00

Helduen Trikitixa Topaketa

Laino Taberna, Bergara | Topaketa

Helduen Trikitixa Topaketa egingo dute Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Bergarako Musika Eskolak antolatuta: 12:00 Kalejira, Aralar Tabernatik hasita. 14:00 Bazkaria. Txartela: 30 euro.

Helduen Trikitixa Topaketa Laino Taberna

Helduen Trikitixa Topaketa egingo dute Arrasateko Trikitixa Eskolak eta Bergarako Musika Eskolak antolatuta:

  • 12:00 Kalejira, Aralar Tabernatik hasita.
  • 14:00 Bazkaria. Txartela: 30 euro.

12:00
20:00

Intxortako II. rallysprinta

Bergara eta Elgeta, Bergara Elgeta | Kirola

Intxortako II. rallysprinta. Kronometratutako tartea: Bergarako garbigunetik Kanpanzarreraino. Lau pasada. Errepidea moztuta egongo da.

Intxortako II. rallysprinta Bergara eta Elgeta

Intxortako II. rallysprinta. Kronometratutako tartea: Bergarako garbigunetik Kanpanzarreraino. Lau pasada. Errepidea moztuta egongo da.


12:30
17:30

Kuartela Otala Zelaira

Otala Zelai, Aretxabaleta | Ospakizunak

Kuartel Eguna Otala Zelain ospatuko dute: 12:30 Jonflan&Beñat. 14:30 Bazkaria –txartelak Urbaltz eta Ezkutu tabernetan–. 16:30 Troxka dantza taldea. 17:30 Kontzertuak: Bogside; Ateri; eta Orei.

Kuartela Otala Zelaira Otala Zelai

Kuartel Eguna Otala Zelain ospatuko dute:

  • 12:30 Jonflan&Beñat.
  • 14:30 Bazkaria –txartelak Urbaltz eta Ezkutu tabernetan–.
  • 16:30 Troxka dantza taldea.
  • 17:30 Kontzertuak: Bogside; Ateri; eta Orei.

14:30
18:00

'Verdury Hall' jaia

Oxirondo, Bergara | Jaiak

Elikaeneak, Oxirondo Azokak eta Bergarako Udalak antolatuta, Verdury Hall jaia ospatuko dute. 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute (paella azokako produktuekin), eta 18:00etan kontzertua emango du Pettik. Bazkarirako tiketak aurrez salduko dira 10 eurotan Elikaenean, azokako postuetan eta Seminarixoan.

'Verdury Hall' jaia Oxirondo

Elikaeneak, Oxirondo Azokak eta Bergarako Udalak antolatuta, Verdury Hall jaia ospatuko dute. 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute (paella azokako produktuekin), eta 18:00etan kontzertua emango du Pettik.

Bazkarirako tiketak aurrez salduko dira 10 eurotan Elikaenean, azokako postuetan eta Seminarixoan.


17:00
18:15

'Super Elfkinak' filma, umeendako

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

'Super Elfkinak' animaziozko filma, 2025 (Egilea: Ute von Münchow-Poh). Iraupena: 76 minutu. Sarrera da 4,50 euro.

'Super Elfkinak' filma, umeendako Zinema-aretoa

'Super Elfkinak' animaziozko filma, 2025 (Egilea: Ute von Münchow-Poh). Iraupena: 76 minutu. Sarrera da 4,50 euro.


17:00
20:00

Joskintza tailerra

Elgetako udaletxea, Elgeta | Tailerra

Eibarko Harixan akademiako Miriam Izquierdok josteko makinaren oinarrizko funtzionamendua eta erabilera erakutsiko ditu. Hiru orduko saioa izango da eta ez dago izen-ematerik. Antolatzaileek eskatu dute nork bere josteko makina eta materiala eramateko. Elgetako Hamabostaldi Berdearen barruan.

Joskintza tailerra Elgetako udaletxea

Eibarko Harixan akademiako Miriam Izquierdok josteko makinaren oinarrizko funtzionamendua eta erabilera erakutsiko ditu. Hiru orduko saioa izango da eta ez dago izen-ematerik. Antolatzaileek eskatu dute nork bere josteko makina eta materiala eramateko. Elgetako Hamabostaldi Berdearen barruan.


18:00

'Scrooge eta mamuak' antzezlana

Seminarixoa, Bergara | Antzerkia

Haurrendako Scrooge eta mamuak antzezlana taularatuko du Khea Ziater konpainiak. Sarrera: 4 euro.

'Scrooge eta mamuak' antzezlana Seminarixoa

Haurrendako Scrooge eta mamuak antzezlana taularatuko du Khea Ziater konpainiak. Sarrera: 4 euro.


19:30
23:59

'Maspalomas' filma

Zinema-aretoa, Oñati | Zinema

'Maspalomas' filma (Espainia, 2025). Zuzendariak: Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.

'Maspalomas' filma Zinema-aretoa

'Maspalomas' filma (Espainia, 2025). Zuzendariak: Aitor Arregi eta Joxe Mari Goenaga. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan.


20:00

Akelarre gabeko Akelarre

Elosuko plazan, Bergara | Musika

Akelarre-zaleek galdu ezin duten emanaldia eskainiko dute Garazi Intxauspe, Andoni Ollokiegi, Mattin Ostolazak, Ander Juaristik, Aratz Olaizolak, Oier Poncek eta Jaime Gartzea artistek.

Akelarre gabeko Akelarre Elosuko plazan

Akelarre-zaleek galdu ezin duten emanaldia eskainiko dute Garazi Intxauspe, Andoni Ollokiegi, Mattin Ostolazak, Ander Juaristik, Aratz Olaizolak, Oier Poncek eta Jaime Gartzea artistek.


20:00

Elkartruke kontzertua

San Frantzisko eliza, Arrasate | Musika

Goikobalu eta Leitzako abesbatzen kontzertua.

Elkartruke kontzertua San Frantzisko eliza

Goikobalu eta Leitzako abesbatzen kontzertua.


09:00

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez

Debagoiena, Debagoiena

BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN   Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz. Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik). Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)   GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.   IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA   Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 Km Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 Km Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 Km Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km   Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com Tel. 943796463

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez Debagoiena

BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN

 

Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz.

Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik).

Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)

 

GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.

 

IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA

 

Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 Km

Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 Km

Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 Km

Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km

 

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com

Tel. 943796463


09:00

Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean

Debagoiena, Debagoiena

BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz. Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik). Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan) Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean: Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco- Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du. IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra) Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 Km (abiapuntua: Arrasateko tren geltoki zaharra) Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 Km (abiapuntua: Oñatiko tren geltoki zaharra) Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan)   Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com Tel. 943796463

Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean Debagoiena

BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN

Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz.

Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik).

Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan)

Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean: Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco- Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du.

IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA

Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra)

Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 Km (abiapuntua: Arrasateko tren geltoki zaharra)

Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 Km (abiapuntua: Oñatiko tren geltoki zaharra)

Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan)

 

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com

Tel. 943796463


18:00

Miguel Okinaren erakusketa antologikoa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.

Miguel Okinaren erakusketa antologikoa Aroztegi aretoa

Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia.

Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan.

Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.


19:00

OLALDE ELKARTEKO PILOTARIEN PARTIDUAK

Antzuola, Antzuola

OLALDE ELKARTEKO PILOTARIEN PARTIDUAK Antzuola

Herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Ekaina
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

Urte osoko agenda ikusi »»