Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Energia trantsizioaren norabidea adosteko Debagoiena mailan zabaldutako prozesu deliberatiboa da Argitzen. Hainbat dira osatzekoa den Herritarren Batzarrean parte hartzeko gonbidapena jaso duten eskoriatzarrak, eta aurkezpen batzarra egingo dute prozesuaren nondik norakoen berri emateko.
Ene Herri Txikia liburuaren bueltako solasaldia egingo dute Mikel Antzak dinamizatuta. Antolatzailea: Jardun eta Udala.
Irailaren 26an 89 urte beteko dira faxistak Arrasaten sartu zirenetik, eta Egiarekin Topaketak antolatu dituzte Intxorta 1937 kultur elkarteak, Arrasateko Udalak eta Angiozar Bailarako Batzarrak. Honakoa da irailaren 24ko egitaraua: 18:30 Kulturateko areto nagusian dokumentala Hondarribiko gorria (Jesus Carreras).
Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean egindako Oinez izeneko film laburra emango dute.
Nagusien danborradako azken entsegua izango da gaur, entsegu orokorra. Larrañako futbol zelaian izango da.
Partaidetzazko aurrekontuak jarri ditu berrizk martxan Udalak. 600.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenak gauzatzera. Irailaren 8tik 28ra egin behar dira proposamenak esku orriko galdetegia bete eta postontzietara botata. Udal webgunean sartuta ere egin daitezke.
Euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea zabalik da hilaren 25era arte. Interesatuek hemen eman behar dute izena.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Simon Arrieta Pintura Lehiaketako lanekin erakusketa jarriko dute, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.