Nerabeak eta osasun mentala hitzaldia emango du Ortzadar fundazioak. 12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutakoa da, eta landutako gaien artean daude zelan lagundu eta babestu, zerk kezkatzen gaitu?, adimen emozionalaren garrantzia eta gatazkak.
Miren Ros aditua Elgetan izango da. Sare sozialak, bideo jokoak eta arriskuak izenburupean bi saio egingo ditu herrian. Eskola ordutegian LH5 eta LH6ko ikasleekin eta 18:00etan, liburutegian, helduendako saio irekia. Bereziki gomendagarria LH5 eta LH6 geletako ikasleen gurasoendako. Elgetako Altxa Burua taldeak eta liburutegiak elkarlanean antolatua.
Euskara eta munduko hizkuntza gutxituak ardatz hartuta eta hizkuntza aktibistekin esperientziak trukatzeko helburuarekin Bizkarsoro filma emango dute.
Oztoporik ez! kolektiboak antolatuta Haatik eta Gimic taldeek kontzertuak emango dituzte. Sarrerak: zortzi euro.
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.