La actuación de los juzgados de violencia sobre la mujer: aspectos principales en el ámbito penal y civil hitzaldia emango du Ana Fadrique Gasteizko Lan-arloko epaitegiko, 2. zk., magistratuak. Antolatzaileak: UNED-Bergara eta Goienagusi.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Energia argitu programaren baitan, Argitu tailerra, etxeko kontsumo-tarifa berrietara nola egokitu ikasteko eta abar.
Atzerritartasunaren araudiari buruzko zikloaren baitan, SOS Arrazakeriak taldeko kideen eskutik.
Aste Berdearen programaren barruan, Etxebizitza eraikinen birgaitzean lagunduz: Renpower-bibizi eredu integrala eta komunitarioa hitzaldia egingo da. Hizlariak: Eider Iribar Solabarrieta eta Ander Ayala Larrañaga (Goiener) eta Nestor Arana Arexolaleiba (Esnargi).
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
| Maiatza | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |