Txirritola, Guraso Elkartea, Aramaioko Udala, Lagun Artean dantza taldea, Papargorri abesbatza, Alaiak kantu taldea, Aramaixo Herri Eskola eta gazte txokoak elkarlanean, egitarau ederra prestatu dute urriaren 31rako: 16:30etik aurrera ludotekan, HHkoei zuzenduta, Sorginaren lapikoa eskulana. 16:30ean, kultur etxean, aurpegiak margotu, beldurrak idatzi eta ontziekin kaleak apaindu. 17:30ean, parketik abiatuta, LHkoendako, Gaba Baltzeko ihes gela. 19:00etan, hildakoen martxa. Ausartenak, hilerritik; besteak, parketik. Bukatzeko, plazan. Arima galduen topaketa, edabe magikoa eta dantza.
Cerebro y meditacion; el camino hacia el bienestar personal hitzaldia egingo du Emma Ocamica pedagogo eta neuropsikologian adituak, Basotxo erretiratuen elkarteak antolatutako Kultur Astearen baitan.
18:00 Ginkana beldurgarria. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako ekintza. 18:00 Beldur etxea. Gaztelekuan scape room egiteko aukera izango dute herriko nerabeek. 19:00 Ekitaldia plazan. Arratsaldean zehar, norbere beldurrak idazteko edo marrazteko mahaia egongo da. Eta bertso-eskolakoen deia jasotakoan, Beldur Harrapakarixek denon beldurrak batu, eta sutan erreko dituzte. Festa amaitzeko, zezensuzkoa.
Puska batzea, jaialdia eta beldurrezko ipuin kontaketa. Ilundutakoan hasiko dira ekintzak.
Neska-mutikoek dendarik denda –izena emandakoen artean– jardungo dute kopla-kantuan eta eskean. 20:00etan, Gaba Baltzaren bueltako ekitaldi nagusia egingo dute musika eskolako dantza taldekoek (helduak), gaztelekukoek eta antzerki taldekoek.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.