2025/09/29 - 2025/10/31 09:00

HAZILAN +: Laneratzeko behar duzun bultzada

HAZILAN +: Laneratzeko behar duzun bultzada
Debagoieneko Mankomunitatea, Arrasate
  • Goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak bukatu berri dituzu, eta ez dakizu nondik hasi lan bila?
  • Goi-mailako ikasketak dituzu eta langabezian egon ondoren, lana lortzeko zailtasunak dituzu?
  • Lan bila zabiltza, eta esperientzia falta duzu?

Indartu zure trebetasunak eta praktikak eginda, eman bultzada zure esperientzia profesionalari.

AKTIBATU TAILERRA (zeharkako konpetentziak garatzeko) + PRAKTIKA BEKADUNAK ENPRESAN

Unibertsitate-titulua edo lanbide-heziketako erdi edo goi mailako titulazioa baduzu, Debagioenean bizi bazara eta lan bila bazabiltza, Hazilan + zuretzat da!!

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster martxan jarriko du HAZILAN + proiektuaren 3.edizioa. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN + eta 2025ko irailaren 29an hasiko da. 

Kontuan hartzeko datak:

> Informazio-saioa: 2025/09/11  (goizeko 10etan) - Udalaitz gelan. 

Programaren berri emateko eta zalantzak argitzeko aurkezpen saioa egingo da, Debagoieneko Mankomunitatean, irailaren 11an, osteguna, goizeko 10etan. Saioan izena ematea komenigarria da (telefonoz edo emailez).

> Izen-ematea:

Proiektuan izen emateko epea irailaren 19ra arte dago zabalik.  

Bi bide daude eskaera orria eta dagokion dokumentazioa aurkezteko:

  • Presentzialki: Debagoieneko Mankomunitatean (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). 9:00etatik 14:00etara.
  • Erregistro Elektronikoan  

> Hautaketa prozesua: Elkarrizketak egingo dira hautaketarako, irailean zehar.  

> Hasiera: 2025/09/29an   

Hazilan+en 3.edizioa 2025eko irailarean 29an hasiko da. 

Informazio gehiago: Tlf: 943 79 30 90  / hazilan@debagoiena.eus / www.debagoiena.eus  

https://debagoiena.eus/eu/garapen-agentzia/enplegua-eta-prestakuntza/enplegua/hazilanlangabeak-laneratzeko-ibilbideak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak