Erreka garbituko dute herri auzolanean 08:30eatik 13:30era bitartean. Ondoren, mokadua egiteko aukera egongo da. Parte hartu gura duenak, izena eman dezake Agorrosingo harreran, Udaltzaingoan edo errekagarbitzeko@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Hiru gune egongo dira elkartzeko: Seminarioko patioan, Labegaraietan eta Osintxun.
Aiherra-Antzuola eguna ospatuko dute, Aiherran, egun osoko egitarauarekin.
Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak deituta Deba ibaia garbituko dute. Aretxabaletarrak 09:30ean elkartuko dira Herriko Plazan eta taldeak osatuta ibaian sartuko dira hori garbitzeko.
Luis Ezeiza Herri Eskolaren 55.urteurrenaren harira, ikasle ohien kintada bazkaria egingo da.
Aste Berdearen barruan, erreka garbiketa egingo da.
Jabekuntza Eskolen baitan, bost lan-saio egingo dituzte pleno aretoan, Bergarako zer Emakumeen Txoko nahi duten elkarrekin hausnartzeko. Bosgarren saioa egingo dute.
Apotzagan ibilalditxo bat egiteaz gain, ipuin kontaketa, jolasak eta mokadua dastatzeko aukera egongo da. Adina: 2-10 urte Autobusak: • 9:30 Akeitako geltokian (lehenengo bidaia). • 14:00 Bueltatzeko lehenengo bidaia.
Erreka garbiketa goizean. Eskualde mailan egingo da.
Urriaren 18rako irteera antolatu du Alaiak Erretiratuen Elkarteak. Dagoeneko izen-ematea itxita dago. Honakoa da egitaraua: 10:30 Autobus geltokitik irteera. 12:15 Estanque celtiberiko-ra bisita gidatua. 14:30 Bazkaria Villa Lucia jatetxean. Bazkalostean, dantzaldia.
Debagoieneko laugarren erreka garbiketa eguna ospatuko da zapatuan, eta herri gehienek hartuko dute parte; tartean, Aramaion.
Debatea eta Aratz elkarteek Inklusio Eguna antolatu dute eta hainbat ekitaldi iragarri dituzte: jolas inklusiboak, puzgarriak, paella-jana… Paella-janerako txartelak Uretz tabernan dituzte salgai 4 eurotan.
Aixola erreka garbitzeko auzolan deialdia 11:00etan plazan elkartuta. Udalak antolatuta, Gazte Asanbladako kideekin elkarlanean. Ondoren, luntxa. Egunean zehar hitzaldi eta ekintza pedagogiko ezberdinak eskainiko ditu Surfrider gobernuz kanpoko erakundeak. Elgetako Hamabostaldi Berdeko ekintza nagusia.
Gazte Eguna ospatuko dute, kartzela zaharrak eta Ziegak antolatuta. Honakoa da egitaraua: 11:00 Mahai-ingurua eta gosaria. 13:00 Karropoteoa, kartzela zaharretik hasita. 15:00 Gazte bazkaria. 17:30 Jolasak Seminarixoan. 19:00 Karropoteoa, Seminarixoko kapatik hasita. 22:00 Kontzertuak: K-tarsia, Laino Beltzak, DDX eta Pa!n b2b Ederos.
40 urtez indarrez eutsi leloarekin ospakizuna egingo dute Urbaltz tabernaren urteurrena gogoan. Honako ekitaldiak izango dira: 12:00. Erraldoiak eta gaiteroak. 13:00. Gilda & Pintxada. 14:30. Herri bazkaria. 19:00. Xaukena elektrotxaranga. 22:00. Kontzertua: Los Zopilotes Tributaus.
Nor bere mugikorrarekin eta aurikularrekin, eta istorio batean murgilduz, kaleetan barrena ibiliko dira parte hartzaileak. Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortutako ekimena da.
13:00 Elen´s Rive Dixie Band18:30 Ad Libitum eta Latuna Bando txarangak
Oztopo trial taldeak antolatuta txapelketa jokatuko dute.
Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Udalak eta herriko kirol elkarte eta taldeek elkarlanean. Zapaturako hiru ekintza daude iragarrita: 16:30. Mahai-tenis txapelketa, Pinu-koku egoitzan. 17:30. Skate azalpena eta jolas librea, Pinu-koku egoitzan. 18:30. Mahai-futbol txapelketa, Pinu-koku egoitzan.
250 dantzari dantzari izango dira. Heldu, gazte eta umeek emango diote hasiera ekitaldiari, Arizmendiarrieta plazatik 17:00etan abiatuko den kalejirarekin, Uarkape pilotalekura heldu arte. 17:30ean Uarkapeko ateak zabalduko dira, eta saioa 18:00etan hasiko da. Ekitaldiaren ondoren, dantza taldeak afaria antolatu du 21:15etik aurrera, Uarkapen bertan.
'Los futbolísimos 2. El misterio del tesoro pirata' filma, umeendako (Espainia, 2025). Zuzendaria: Miguel Angel Lamata. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da 4,50 euro.
Asaari Bibang-ek Humor Negra izeneko bakarrizketa eskainiko du Ndank Ndank elkarteak antolatuta.
'El cautivo' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alejandro Amenabar. Iraupena: 133 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur bi saio: 19:30ean eta 22:00etan.
Aitor Arregiren eta Joxe Mari Goenagaren lana, helduendako.
Behaketa astronomikoa egingo dute Jesus Arregirekin: garaiko konstelazioak eta izar-uxoak behatzeko aukera. Izena emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Helburua Enpresako arlo, sail eta zuzendaritza guztiak zalantzan jartzen dira emaitza finantzarioengatik, eta horiek zuzentzen dituzten pertsonentzat eta arduradun nagusientzat ezinbestekoa da prestakuntza integrala lortzea, finantza-oinarri sendoa eskuratu ahal izateko, beren erabakiek emaitzen kontuan nola eragingo duten ulertzeko. Programa honen helburua Zuzendaritza ardura duten pertsonei eta profesionalei finantza-oinarri bat ematea da, erabakiak finantza-ikuspegi batetik hartzeko gaitasuna indartzeko eta honako hauek ahalbidetzeko: Oinarri ekonomiko-finantzarioak maneiatzea eta bere erabakien inplikazio finantzarioak ezagutzea. Finantza-zuzendaritzak erabilitako informazioan eta aldagaietan sakontzea. Finantza-informaziotik abiatuta, datuak interpretatu eta egoerak kudeatu eta diagnostikatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa aztertzea. Finantza-ikuspegitik inbertsio-proiektuak ebaluatzea, funts propioen, espero den errentagarritasunaren eta inbertsioaren kostuaren arabera justifikatu ahal izateko. Bere arloaren/dibisioaren kudeaketa operatiboa optimizatzea, irizpide finantzarioetatik abiatuta. Kostuak eta aurrekontuak kalkulatzen, kudeatzen eta kontabilizatzen ikastea. Programa Datak: 2025eko urriaren 15etik azaroaren 12ra, 40 ordu Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:30era Lekua: GARAIA Parke Teknologikoa. Goiru kalea, 1 20500 Arrasate (GIPUZKOA) FINANTZA-KONTABILITATEAREN PRINTZIPIOAK ETA OINARRIAK FINANTZA-EGOEREN ETA FINANTZA OPERATIBOEN AZTERKETA ETA INTERPRETAZIOA KUDEAKETAKO KONTABILITATEA: KOSTUEN KONTABILITATEA ETA KUDEAKETAREN KONTROLA FINANTZA KORPORATIBOAK ETA INBERTSIO-PROIEKTUEN BALORAZIOA FINANTZA PLANGINTZA. AURREKONTUAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA PrezioaPrograman izena ematea doakoa izango da, FSE+en (Europako Gizarte Funtsa) finantzaketari esker. Hizlaria Sergi BardajíEnpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta PDD (Nafarroako Unibertsitatea)SBFARMACONSULTORESeko zuzendaria. Espainian, Argentinan, Mexikon, Europan eta Israelen lan egin du. Kontabilitateko nazioarteko estandarrei buruzko ezagutza eguneratuak (IFRS). Metala, zementua, argiztapena eta retaila bezalako sektoreetan Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Controller lanetan arrakastaz aritu da. IZEN-EMATEA
BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz. Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik). Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan) GR 289 HARTZAREN URRATSA irteera gidatua oinez: Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita. IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA Urriak 11: Araotz-Oñati. 20,2 Km Urriak 12: Oñati-Bergara. 23 Km Urriak 18: Bergara-Arrasate. 19,2 Km Urriak 19: Arrasate-Leintz Gatzaga. 20,2 Km Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com Tel. 943796463
BIZI URRIA EUSKADIKO ARIMA BERDEAN Debagoieneko Mankomunitaeak antolatuta, urrian hainbat irteera gidatu izango dira gure ondare naturala eta industriala balioan jartzeko, turismo jasangarri eta osasuntsua sustatuz. Alde batetik, Vasco-Navarro bide Berdearen historia ezagutzeko 18 enigma dituen Gymkana Tustiko Digitala sortu da. Ugutz Basaurik gidatuta, bizikletaz 4 irteera egingo dira. Egun bakoitzean trenbide zaharraren zati bana (3 Vasco-Navarro eta besta bat, Antzuola-Osintxu, Vascongados trenbidetik). Bestalde, Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako GR 289 HARTZAREN URRATSAK ibilbidea natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak oinez ezagutzeko aukera izango dugu, Menditxik mendi gidari enpresaren Oxel Arrietak gidatuta. Modalitate honetan ere, ibilbidearen 4 etapa egingo dira: Eskoriatza-Arrasate; Arrasate-Bergara; Oñati-San Prudentzio; Antzuola-Osintxu. Kasu honetan autobusa jarriko da (azalpenak emango dira honen inguruan erreserba egiterakoan) Irteera gidatua bizikletaz, Gymkana Turistiko Digitalarekin jolasean: Ezagutu Debagoienako bitxikeriak Vasco- Navarro trenbidearen bidez. Trenak Lizarra eta Bergara lotzen zituen, garapen ekonomiko eta soziala sustatuz. 1967an egin zuen azken bidaia. Gaur egun Vasco-Navarro Bide Berdea osatzen du eta Debagoieneko industria eta natura ondareaz gozatzeko aukera ematen digu. Ekimen honen bidez, Debagoieneko Mankomunitateak gure historia eta turismo jasangarria zaintzeko konpromisoa azpimarratu nahi du. IZEN EMATEA EZINBESTEKOA DA. PLAZA MUGATUAK EGONGO DIRA Urriak 11: Eskoriatza-Arrasate. 8 Km (abiapuntua: Eskoriatzako tren geltoki zaharra) Urriak 12: Arrasate-Bergara. 9,4 Km (abiapuntua: Arrasateko tren geltoki zaharra) Urriak 18: Oñati-San Prudentzio. 7,3 Km (abiapuntua: Oñatiko tren geltoki zaharra) Urriak 19: Antzuola-Osintxu. 14 Km (abiapuntua: Antzuolako Kaxetan) Informazio gehiago eta erreserbak egiteko: debagoienaturismo@gmail.com Tel. 943796463
Miguel Okinaren (Bergara, 1924-2021) erretratu, paisaia eta bodegoi adierazgarrienen aukeraketa, bere estilo eta garai desberdinetan, 40ko hamarkadatik XXI. mendearen hasiera arte; margolari bergarar emankorraren trebetasun teknikoaren eta moldakortsunaren erakusgarri argia. Herritarrek informazioan eta lanen ekarpenean emandako laguntzari esker, eta hautaketa prozesu konplexu baten ondoren, guztira 47 olio jarriko dira ikusgai Bergarako Aroztegi Aretoan 2025eko urriaren 3tik 26ra. Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an izango da, 19:00etan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta formakuntza digitala. Gaia: Google Maps, ibilbiderik onenak arakatu. Iraupena: 4 ordu. Datak: urriaren17tik 20ra. Lekua: Elgetako Kzgunean, 18:00-20:00 artean. Izen-emateak: 650 50 58 99 edo xalbadorpe@gmail.com