Barrakak gaur 1,5 eurotan egun guztian. Olaitturrin. Oñatiko jaixak.
Gaur da iraileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Txoko Feministaren prozesuarekin jarraituko dute eta erabakitzeke dauden alderdiak landuko dituzte: nola kudeatuko eta antolatuko dugu txokoa?
Udaleko kirol sailak antolatuta, Emakumeen Euskalpilota Master Cup jaialdia, Oñatiko jaien barruan.
Sastiñako Musika Festibalean La Pulgak emango du kontzertua.
Zabalotegiko jaiak ospatuko dituzte irailaren 19tik 21era. Honakoa da egubakoitzeko egitaraua: 19:00 Jaiei hasiera. 19:15 Buruhandiak. 19:30 Pintxopotea. 20:00 Nebar taldearen kontzertua Zabalotegiko plazoletan. 20:00-22:00 Bokatak salgai. 21:00 Mus Txapelketarako izen-ematea Zabalotegiko frontoian. Zortzi erregetara zeinurik gabe. 21:30 Mus Txapelketa, Zabalotegiko frontoian.
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako Errekan Gora jaialdiaren barruan arituko da Old time spooks taldea.
Bertso saioa gaur Txinparta bertso eskolak antolatuta. Bertsotan egingo dutenak dira: Aitor Mendiluze, Aroa Arrizubieta, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Urko Arregi eta Alaia Martin. Sarrerak salgai Txokolateixan eta udal webgunean. Prezioa: 10 euro –12 urtetik beherakoek doan, baina gonbidapena hartu beharko dute–.
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako Errekan Gora jaialdiaren barruan arituko da Ezpalak taldea.
Sagardo Egunean egitekoa den patata-tortilla lehiaketan izena emateko azken eguna. Izen-emateak Haizea tabernan.
Udal euskaltegiko matrikula epea irailaren 1etik 19ra egongo da zabalik. Eltziako eraikinean eskainiko da 2025-2026 ikasturtea. Bulego ordutegia: Goizez: 9:00-13:00; arratsaldez: 16:00-18:30. Eskaintza: • Euskalduntze ikastaroak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetakoak. • Ikastaro bereziak: zaintza, ostalaritza, merkataritza …• Oñatiko euskara
Partaidetzazko aurrekontuak jarri ditu berrizk martxan Udalak. 600.000 euro bideratuko ditu herritarren proposamenak gauzatzera. Irailaren 8tik 28ra egin behar dira proposamenak esku orriko galdetegia bete eta postontzietara botata. Udal webgunean sartuta ere egin daitezke.
Irakurketa talde ezberdinetan izena eman daiteke: Tertulixan euskaraz (Itziar Ugarteren gidaritzapean), Tertulixan gaztelaniaz (Monica Leivaren gidaritzapean), Komikiak euskaraz (Igor Leturiaren gidaritzapean), Komikiak gaztelaniaz (Kike Infameren gidaritzapean) eta Haurren irakurketa kluba (Peru Magdalenaren gidaritzapean). IIdazketa lantegiak seigarren ikasturtea hasiko du. Liburutegiko talde horietan izena eman daiteke liburutegian bertan, 943 71 61 11 edo 688 73 28 26 telefono zenbakira deituta edo liburutegia@onati.eus helbidera mezu bat bidalita.
Euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea zabalik da hilaren 25era arte. Interesatuek hemen eman behar dute izena.
Urtero bezala, Portaloi elkarteak "Plazako dantza tradizionala" ikastaroak antolatu ditu, helduei begira, maila eta ordutegi ezberdinetan. Guztiak ere Kulturolako gelan. Hasiera: urriak 1 (asteleheneko taldeak: irailak 29) Iraupena: urria - maiatza Hastapeneko maila: asteazkenetan 19:00 Izena ematea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com Antolatzailea: Portaloi elkartea
Irailaren 5etik urriaren 3ra Ion Pousa Ruiz de Alegria pintura erakusketa izango da ikusgai Kulturateko klaustroan. Ordutegia honakoa izango da: astelehenetik zapatura, 17:30etik 20:30era.
Simon Arrieta Pintura Lehiaketako lanekin erakusketa jarriko dute, Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
GURASO ESKOLA 2025-2026 IKASTURTEA Zer da? Seme-alaben bidelagun izateko prozesuan lagungarri diren ezagutzak, baliabideakt eta barne-konfiantza eskuratzeko elkargunea (gehienez, 15 lagun). Norentzat da? Gurasotasuna modu kontzienteagoan bizi nahi duten eta seme-alabekiko lotura, harmonia eta lankidetza handiagoa bilatzen duten gurasoentzat. Noiz dira saioak? Hilean behin, astelehenetan, 17:45etatik 19:45etara. Nolakoak dira saioak? Gurasoek dakartzaten gaiak, zalantzak, gogoetak edota egoerak abiapuntu moduan hartuta, bideratzaileak eta gainerako taldekideek beren ezagutza, esperientzia eta gogoetak partekatzen dituzte. Askotariko gaiak lantzen dira: beldurrak, agresibitatea, sexualitatea, mugak, sariak eta zigorrak, seme-alabekiko komunikazioa, anaia-arreben arteko harremana, seme-alaba berrien jaiotza, heriotza, gatazkak… Non da? Kuku Miku Elkartean. Bideratzailea Nerea Mendizabal, psikopedagogoa, komunikazio ez bortitzean aditua eta haur masajean hezitzailea. Izen-ematea: kukumikuelkartea@gmail.com