Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera. Ordutegia: 08:30-14:30.
Geologian Doktorea eta Hidrogeologian Katedradun Iñaki Antigüedadek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Iñaki Antiguedad geologoaren hitzaldia: 'Ura-Lurraldea: hainbat krisiren pairatzaileak'. Esperientzia Gelan, Goienagusik antolatuta.
Lan-esperientzia prestakuntza bihurtzeko sistema azalduko da. Izena emateko: debagoiena.goiaz@gmail.com eta 943-79 30 90.
Adineko pertsonen erorikoak saihesteko tailerra egingo dute Elgetan apirilaren 1ean eta 2an. Ordu eta erdiko bi saio izango dira. Biak 17:00etatik 18:30era egingo dira udaletxeko areto nagusian. Izen-emateak: 943 03 54 00 eta 943 78 90 27. Antolatzaileak: Osakidetza eta Elgetako Udala.
Itziar Rosadoren eskutik eta 2-6 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Laura Perez idazle aretxabaletarrak Siroren zilborra ipuina kontatuko die 4 urtetik aurrerako neska-mutikoei. Gonbidapena jaso behar da liburutegian.
TREBA gurasoak ekimenaren baitan emango du hitzaldia Izaskun Lopez de la Torrek. Nerabeen gurasoei zuzenduta egongo da.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Colectivo Humo taldearen 'Oinatzak' antzezlana 2-3 urte bitarteko umeendako, nazioarteko haur liburuaren eguna ospatzeko. Proposamen bisual poetikoa da, ia testurik gabea.
Ramon Campayo ikasketa tekniketan, entrenamendu mentalean eta irakurketa azkarrean nazioartean erreferente da. Alegia, munduko memorizatzailerik azkarrena.
Apirilaren 2an, 18:00etan, Kultur Etxean egingo da lehen saioa. ordurako galdetegia betetzea eskatuko zaie herritarri.
Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker euskarara ekarritako Trilogia Arrasaten aurkeztuko dugu. Aurkezpena Doke antzerki taldeko kideek borobilduko dute eleberriko pasarte baten irakurraldi dramatizatuarekin. Trilogia Jon Fosse Literatura Nobel saridunaren eleberria da eta Joannes Jauregik euskaratu zuen pasa den urtean AEDk eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, antolatzen dugun Jokin Zaitegi itzulpen sariketa irabazita. Ez galdu aukera Fossen estilo berezia bertatik bertara ezagutzeko!
'Gebara: Oñatiko jaunaren leinuaren 1000 urteko historia' hitzaldia egingo du Iñigo Larramendi historialariak, Oñatiko Nabarralde taldeak antolatuta.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.