2025/04/02 19:00

Trilogiaren aurkezpena Doke taldearen irakurraldi dramatizatua lagun

Trilogiaren aurkezpena Doke taldearen irakurraldi dramatizatua lagun
Kulturateko Loramendi gela, Arrasate

Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker euskarara ekarritako Trilogia Arrasaten aurkeztuko dugu. Aurkezpena Doke antzerki taldeko kideek borobilduko dute eleberriko pasarte baten irakurraldi dramatizatuarekin.

Trilogia Jon Fosse Literatura Nobel saridunaren eleberria da eta Joannes Jauregik euskaratu zuen pasa den urtean AEDk eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, antolatzen dugun Jokin Zaitegi itzulpen sariketa irabazita. Ez galdu aukera Fossen estilo berezia bertatik bertara ezagutzeko!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak