Beñat Arzadunek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Aurrez izena emanda dauden LH4-LH5eko haurrendako irakurketa tailerra. Dinamizatzailea: Peru Magdalena.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, joskintza tailerra antolatu dute. Astelehenetan izango dira saioak martxoaren 10etik maiatzaren 5era; denera zazpi saio. Bideratzailea: Michaela Fortova
Debagoieneko Mankomunitateko turismo zerbitzutik bisita gidatuak egiten dira larunbata, igande eta jaiegunetan. Bi saio izaten dira: 10:30 euskaraz eta 12:30 gazteleraz. Informazio gehia eta erreserba egiteko idatzi infoturismo@debagoiena.eus helbidera edo deitu 943796463 zenbakira.