Izena emateko @futbarrio.txapelketa deituriko Instagram kontuaren bitartez egin daiteke, abenduaren 27a aurretik.
Benjamin, kimu eta kadete mailako Deba Arroko Gabonetako pilota txapelketa jokatuko da hilaren 26an, 27an, 28an eta 30ean.
Kuadrillen arteko Gabonetako saskibaloi txapelketa. Gaur eta bihar.
Arizmendi Kirol Elkarteak XIX.ez anatolatutako txapelketaren bigarren egunean kadeteek hartuko dute parte. Honako hiru talde elkartuko dira: Reala, Gipuzkoako Selekzioa eta Debagoieneko konbinatua.
Arrasateko ludoteken eskaintza. Izen-ematea, hilaren 18r arte. Eguraldi txarra egiten badu, eskulan eta sormen tailerrak egingo dituzte.
Eskubaloiaren eguna egingo dute Labegaraietako kiroldegian.
Dantza ikastaroa eta photocall-a egongo dira. Izen-ematea, hilaren 19ra arte.
Polarix kale-ikuskizuna izango da, hankapaluekin eta suarekin girotuta. Aretxarte merkatarien elkarteak antolatuta.
Yogurinha Borovak drag ikuskizuna egingo du umeentzat, Seber Altube plazako karpan.
Alek Churchich gaztearen lehen pieza da eta antzerki bisuala, dantza eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu.
Kantuan jardungo dute kalerik kale Jardunek antolatuta, San Martin plazatik abiatuta.
Umeentzako disko-dantza izango da kiroldegian.
'Cuando cae el otoño' filma –jatorrizko bertsio originalean– (Frantzia, 2024). Zuzendaria: François Ozon. Iraupena: 102 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.