Gazteen artean euskararen eta hitanoaren erabilpena sustatzeko egitasmoa da IkusHi! laburmetrai lehiaketa, Udaleko euskara departamentuak antolatuta. Gaur, film labur bat nola egiten den ikasteko tailerra izango dute parte-hartzaileek.
Anbotoko Mari antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituen antzezlan multimedia da. Zuzendaria: Imanol GaraizabalAktoreak: Eneritz Garcia, Unai Eleizalde eta Ander GaraizabalSarrera: 5 € (aldez aurretik kiroldegian salgai eta www.bibe.me)
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com