Herriko ekoizleek, artisauek eta merkatariek euren produktuak herritarren eskura jarriko dituzte.
Zeramika tailerra egingo dute herritarrendako, Seber Altube plazako karpan.
Txu-txu trena ibiliko da herriko kaleetan Bedelkarrek antolatuta.
DJ Reibax-ek kaleak girotuko ditu Bedelkarrek gonbidatuta.
Txorbela Otxoteak kantuan jardungo du kaleetan barrena Maiatzaren 1a plazatik abiatuta.
'Quién es quién?' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Martin Cuervo. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Olatz Salvador Zaldua musikari donostiarraren emanaldia. Zainak eman azken diskoa aurkeztuko du.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Ana antzokiaren sarreran egongo dira ikusgai abenduaren 16tik 24ra. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.