Lauko hockey txapelketa jokatuko dute Labegaraietako kiroldegian.
Bixente Etxeandia futbol eskolen arteko txapelketari ekingo diote honako taldeek: UDA, Bergara, Arrasate, Aloña Mendi eta Antzuola. Goizean, 2016an jaiotakoek jokatuko dute. Arratsaldean, 2015ean jaiotakoek.
Irteera antolatu du gaztelekuak DBH2ko ikasleendako: salting eta izotz pista.
Herriko areto futbol txapelketa 'Euskal presoak eta iheslariak etxera' lelopean. Gaur eta bihar.
Haurrentzat sukaldaritza tailerra egingo dute Okendo, Santa Marina eta Usaetxeko ludoteketan. Izena aldez aurretik eman behar da.
Arrasateko gazte txokoen eskaintza. Izen-ematea, hilaren 19ra arte.
Muralak margotzeko ikastaroa egingo dute gaztetxokoan.
Tailer-txokoa eta triatloia 17:00-19:30.
Ines Goñik, Ivan Azkaratek, David Lopezek eta Borja Doñorok osatutako Samaria Gospel Singers taldeak Sweet, sweet, sweet izeneko gospel kontzertua egingo du. Sarrera: 5 euro.
'Amal' filma –jatorrizko bertsio originalean– (Belgika, 2023). Zuzendaria: Jawad Rhalib. Iraupena: 107 minutu. Sarrera da bot euro.
Kooltur Ostegunak ekimenak antolatuta, Gasteizko The Dealers taldeak 60ko hamarkadako rocka eroango du Arrasateko gaztetxera urtea bukatzeko. Sarrera: 7 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Benjamin, kimu eta kadete mailako Deba Arroko Gabonetako pilota txapelketa jokatuko da hilaren 26an, 27an, 28an eta 30ean.
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.