Iñaki Galdosek Abentura bat baino askoz gehiago 1984-2024 liburua aurkeztuko du. Euskara ikasi eta euskal kulturan murgiltzeko helburuarekin Boiseko (AEB) talde bat Oñatira etorri zeneko kontuak jaso ditu hor.
65 urtetik gorakoentzako tailerra bi egunekoa izango da: Abenduak 11 eta abenduak 12. Izen ematea: Osasun zentroan, Olazar jubilatuen elkartean, Gizarte zerbitzuetan, edo H@ZI zerbitzuan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak herriz herri banatuko ditu aurten egutegiak. Elgetako banaketa izango da abenduaren 11n, 15:00-16:00 artean plazan.
Dorleta Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak 4 urtetik gorako neska-mutikoendako saioa egingo du.
'Elikadura menopausian' ikastaroa. Etapa berriari ikuspuntu feminista batetik nola aurre egin. Bi orduko hiru saio izango dira: hirugarren eta azken saioa izango da abenduaren 11n. 18:00etatik 20:00etara udaletxeko areto nagusian.
Itsasoa bete urre liburuaren aurkezpena eta ipuin kontaketa eskainiko ditu Dani Martiarenak. Familientzako saioa (+5) izango da, eta aurrez izen eman behar da.
DBH-1 eta DBH-2 mailetako ikasleen gurasoendako alfabetatze digitalaren gaineko formakuntza saioa Oñatiko Udalak eta Agipad elkarteak antolatuta.
Tyto Alba idazlearen Whitman lanaren bueltan jardungo dute, Azucena Mongek gidatuta.
'Amiantoa. Hiltzaile isila' izeneko hitzaldia antolatu du Lagun Leku elkarteak. Hizlaria: Jesus Uzkudun (Asviamie). Elkartearen lokalean izango da.
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista, bollera eta lodi-aktibistak idatzitako Lo que quede liburua aurkeztuko du. Liburuak salgai egongo dira ekitaldian.
Oñatiko Elikadura Taldeak antolatutako hitzaldi sortaren barruan, Jakoba Errekondo etorriko da gaur Oñatira. Gaia: Agroekologia eta etxeko ortua.
Juan Martin Elexpuruk idatzitako Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilerrietan liburua aurkeztuko dute egilea bertan dela Goienako kazetari Aitziber Aranburuzabalak gidatuta.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan hondakinen kudeaketaren inguruko sentsibilizazio erakusketa. Argazkiak zeramika gelan barikura arte.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.