Espaloian dagoen interpretazio zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izen-emateak: 43 79 64 63, turismo@debagoiena.eus edo 943 71 89 11.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Kukubaso elkarteak antolatuta, bertako zuhaitzak landatuko dituzte. Izena aldez aurretik eman behar da honako helbideak: kukubasoelkartea@gmail.com.
Artisauek eskuz egindako lanak jarriko dira salgai, hala nola poltsak eta koleteroak, xaboiak, xanpuak, ukenduak, kuartzozko olioak, zeramika, bisuteria liburua, jokoak, hazi-poltsak, oihalak argiztatuak, propolia… eta askoz gehiago
11:00etan irekiko da izen-ematea, herriko plazan, eta plazatik bertatik abiatuko da lasterketa 12:00etan.
Aramaioko Idoia Asurmendi bakarlariaren kontzertua. Sarrerak: hamar euro aurrez, hamabi euro takillan.
Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna, eta jaia egingo dute domekan: aurpegiak margotuko dituzte eta pankartak egin, Zurrategi plazan.
Gipuzkoako bertsolari txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Parte hartuko duten bertsolariak dira: Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorna, Iñigo Mantzisidor, Maider Arregi eta Oihana Iguaran.
'Central parkeko heroiak' animaziozko filma. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da lau euro.
Manex Beristainek Azken galdera amari ipuin musikatua kontatuko du eta liburua aurkeztu. Helduei eta 5 urtetik gorako umeei bideratu diete –heldu batek lagun eginda–.
Arrasateko Doke antzerki taldearen antzezalan: 'Hemen ez du inork ezer ordaintzen', Dario Fo italiarraren obra. Sarrera: hamar euro. Euskararen Egunaren barruan.
Jose Luis Frantzesena organo-jole azpeitiarrak eta Mariatxen Urkia soprano aretxabaletarrak kontzertua egingo dute.
'Azken erromantikoak' filma. Zuzendaria: David Perez Sañudo. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.