Erasoen prebentziorako autodefentsa feminista lantzeko tailerra antolatu du Jabetze Eskolak. Helburua da norberak bere buruarekiko konfiantza lantzea, biktimaren rola baztertu eta arriskuari aurre egiteko gai izatearen sentimendua uztartzea, eta erasoei aurre egiteko oinarrizko teknikak ikastea. SAFO eskolako Esther Lopez izango da dinamizatzailea.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Bi ekintza egingo dituzte gaur Arrikrutzeko lehoiaren berri jakiteko: 12:00etan bisita familiendako Arrikrutzeko Koba barruan eta 16:00etan tailerra Oñatiko Turismo Bulegoan.
'Niko 3' filma (Finaldia 2024). Zuzendaria: Kari Juusonen, Jørgen Lerdam. Iraupena: 86 minutu. Sarrera da lau euro.
Euskal Telebistako Go!azen telesaileko ikuskizuna. Sarrerak: hamar euro takillan. Bi emanaldi egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan.
'Cuando cae el otoño' filma (Frantzia, 2024). Zuzendaria: François Ozon. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com