Bizipozek sustatuta Kafe-solasaldiak ekimena antolatu dute Arrasateko pertsona nagusien beharrak identifikatzeko, horien kezkak eta nahiak islatuko dituen mapa bat eraikita. Saioek bi orduko iraupena dute, eta esperientziak partekatzeko, egungo gizarte-erronkei buruz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko gune bat izango da.
Euskaldiaren motorrak berotzen hasteko Gozaldia antolatu dute. Ekitaldia 18:00etan hasiko da: gozo dastaketa, bertso eskola, Anixe, Txatxi jolasak eta Hamaikakoaren aurkezpena.
Txatxilipurdiko kideek Jostailu Truke Merkaturako jostailuak batuko dituzte. Osorik eta egoera onean egon beharko dute. Indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ezta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera ere egongo da 12:00etatik 13:30era.
Ozkarbi elkarteak 18:30ean egiteko duen hiru-txirlo bola jokoa txapelketaren aurretik jokoak eta aurpegia margotzeko tailerra umeendako. Antolatzailea: Ozkarbi elkartea.
Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldearen azken antzezlana da 'Zenbat urte dako amamak?'. Gaur bazkideendako egingo dute, doan.
Mestiza elkartearen eskutik Liburu Txiki Kluba saioa izango dute 3 eta 5 urte bitarteko umeek.
Euskaraz eragiten egitaraua antolatu du Ixotu taldeak eta mahaiaren bueltan elkartuko dira Loramendiko, UDAko, Gazte Mugimenduko eta Ixotuko kideak euskararen gainean jarduteko.
Han egon zen. Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat liburuaren aurkezpena Mikel Zubimendi egilearen eskutik.
Movember Elgeta taldeak antolatuta: 18:00etan, kamiseta salmenta Ozkarbi elkarte parean. 18:30ean, biboterik politena + argazki ofiziala. 19:00etan, poteoa musikarekin. 21:00etan, lagun arteko afaria Ozkarbi elkartean.
Ostirala iritsi da!! ikuskizun berrian, Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Sarrerak salgai: Kiroldegian azaroaren 4tik aurrera 6 € eta www.bibe.me azaroaren 22tik aurrera 7 €.
Aretxarte merkatarien elkarteak Txoko Friday antolatu du. Katilu bat txokolate edateko aukera emango du, bizkotxo pare batekin, Aretxarteko dendaren baten 20 euroko gastua egin dela erakusten duen txartela aurkeztuta –edo hainbat txartel erakutsita, batura 20 euro izanik–.
Movembergara elkarteak gonbidatuta Elgoibarko Brilet taldearen kontzertua, Venti Gastroitalia jatetxean.
Goibeko Euskaltzaleen Elkartea arduratuko da banaketaz. Saskia Ozkarbi elkartean jaso ahalko dira 18:30etik 20:00etara.
Ozkarbi elkartearen azaroko ekintzei amaiera emateko hiru-txirlo bola jokoa izango da barikuan, Bolatoki tabernan. Hiru kategoria: 6-12 urte. Izen-ematea: euro 1. 13-16 urte. Izen-ematea: 2 euro. 17 urtetik gora. Izen-ematea: 5 euro.
Bego Alabazanen eskutik Azken bisitaria ipuin kontaketa. Elgetako liburutegiak azarorako antolatutako BiblioHotz egitarauaren barruan.
6. Danbaka musika lehiaketaren lehen emanaldia. Oholtzan izango dira: Del Val (Arrasate); Henko (Oñati); Txerrikumeak (Arrasate); eta Karena (Antzuola eta Hernani). 20:00etan martxan izango da chill outa eta 21:30ean ekingo diete kontzertuei.
All In Da House txapelketako bigarren kanporaketa gaur Antixena gaztetxean. Lehiatuko direnak dira: Kortxelo, Papaya, Paula, Yoller, Muxker eta Gatom, DJ Xerulak musika jarrita. Ondoren DJ Bolatxasekin jarraituko du festak.
'Azken erromantikoak' filma. Zuzendaria: David Perez Sañudo. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da bost euro.
Kartzela Zaharrak antolatutako Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren baitan Amustei eta Bidelapurrak taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte. Sarrera: 8 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.